CodeSyntaxek 20 urte bete ditu

2020/03/27

20 urte bete ditu gaur CodeSyntaxek eta Jitsin ospatu dugu lankide guztiok. Zorionak guri, eskerrik asko zuei eta osasuna guztiontzat!

+

Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus webgunean eta Mendiak APP mugikorreko aplikazioan

2020/02/29

Euskal Herriko mendien inguruko aplikazioa da Mendiak APPa (eta bere webgunea, Mendiak.eus). 2016an sortua, harrezkero eguneraketak eta hobekuntzak egiten jarraitu dugu. Azken hilabeteotan egindakoen berri eman nahi dizuegu. Besteak beste, mapak eguneratu eta hobetu ditugu, fitxetako informazio praktikoa zabaldu dugu eta igoera-bistak zein partekatze aukerak handitu ditugu.

+

Ikasblogak, irakasle eta ikasleentzat blogak sortzeko plataforma berria, Blogak.eus blog-komunitatean

2020/01/31

Duela 15 urte inguru argitaratu genuen Blogak.eus plataforma edo blog-komunitatea. Erabiltzaileei aukera ematen die euren blogak sortzeko, modu errazean, euskaraz eta doan. Orain, adar berria gehitu diogu plataformari: Ikasblogak. Ikasle eta irakasleentzat pentsatutako blog-komunitatea, non irakasle bakoitzak bere gelako blog-komunitatea sortu ahalko duen.

+

"Mendiak" aplikazioaren inguruan berriketan "Ganbara Gizarte Irratian"

2019/10/30

Emaus Fundazioak kudeatzen duen Irratian izan gara aste honetan Mendiak aplikazioaren inguruan berbetan.

+

Urumeako Kronika.eus tokiko hedabidea ere Tokikom Plataformara etorri da

2019/10/23

"Urte bete eta 20 Tokikom" izendatzekotan izan gara hau artikuluau. Horixe izan baita erronka: urte beteko epean 20 tokiko hedabide Interneteko web-plataforma bateratu bakarrera ekartzea, TK (Tokikom Plataforma) izendatu dugun honetara. Hernaniko Kronika izan da azkena. Aste honetan argitaratu dute euren webgune berria. Ongi etorri!

+

"Mendiak" aplikazioa eguneratu dugu, teknikoki hobetuz, erabilgarritasuna handituz eta alderdi sozialean sakonduz

2019/05/06

Gure aplikazio kuttunetakoa dugu Mendiak APP. Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Azken hilabeteotan garapen eta eguneraketa handiak egin dizkiogu. Besteak beste, teknikoki zenbait hobekuntza inplementatu ditugu, informazio praktikoa handitu dugu, eta aplikazioaren alderdi ludiko-soziala ere landu dugu, mendizaleen arteko elkarrekintzak sustatuz, estatistikak hobetuz, eta dominak "irabazteko" aukera gaituz. Guztia ere, erabiltzaileentzat gero eta tresna erabilgarriagoa eskaini ahal izateko.

+

Tokikom hedabideentzako web-plataforma berritu dugu, "batasuna" eta "malgutasuna" uztartuz

2018/12/17

Azken hilabeteotan Tokikom Web Plataforma eguneratzen jardun dugu, tokiko hedabideentzat azpiegitura tekniko eroso, malgu eta eraginkorra lortzea helburu. Tokikomeko Batzorde Teknologikoarekin elkarlanean, webgunearen txantiloiak (atal eta orrialdeen diseinu-egiturak) bateratu ditugu, betiere mugikorretako kontsumoa lehenetsiz eta erronka polit batekin: hedabide guztien txantiloiak bateratu, baina hedabideei malgutasuna eskainiz.

+

Mendiak.eus: Euskal Herriko mendien webgunea sareratuta, eta aplikazioa berrituta (iPhone bertsioa barne)

2018/03/27

Iaz abiatu genuen Codesyntaxen Mendiak egitasmoa. Gure helburua izan da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea. Guztia ere euskaraz. Iaz APPa garatu ostean, aurten webgunea ere argitaratu dugu eta aplikazioan ere eguneraketak egin ditugu.

+