Odoo ERPari buruzko ikastaroa UEUn

2019/06/10
Erakundearen jardun osoa jasotzeko anbizioz jaiotakoak dira ERP programak, Enpresa Baliabideen Plangintza programak. Datuak modu bateratuan jaso, gorde eta aztertzeko aukera ematen dute. Gurean Odoo ERPa erabiltzen dihardugu azken bi urteetan, eta horren inguruan hitz egingo dugu ikastaro honetan.
Odoo ikastaroa

Odoo ikastaroa

Zergatik behar duzu ERP bat?

Edozein erakundek hainbat datu sortu eta biltzen ditu bere ohiko jardunaren baitan: fakturak igortzen dizkie bezeroei, fakturak jasotzen ditu hornitzaileengandik, kontabilitatea darama, bezeroen informazioa dauka, lan komertzialaren informazioa osatzen doa, ...

Askotan programa informatiko isolatuak erabili izan dira hauetako bakoitza kudeatzeko. Kontabilitatearen programa alde batetik, CRM bat beste alde batetik, ... ERP batek hau guzti hau modu integratu eta bateratuan kudeatzeko aukera ematen du. Integrazio honek erraztu egiten du kudeaketa eta datuen ustiaketa. 

Software librearen aldeko apustua: Odoo

ERPen artean oso ezagunak diren soluzio pribatiboak dauzkagu. Hauetan, erabilpen-lizentzia alokatzen du bezeroak, ez du programa bera erosten eta ez dauka iturburu kodera sarrerarik. Ondorioz, erakundea hornitzaileari lotuta dago, inolako burujabetzarik gabe.

Software librearen partetik soluzio egoki bat bultzatzen ari da ERPetan: Odoo. Hamar urte baina gehiago dira Odoo sortu zela, hasieran OpenERP izenarekin. Erakunde batek behar dituen zerbitzu guztiak eskaintzea du helburu moduan. Gurean hainbat Odoo hornitzaile daude eta bezeroak erraz aldatu lezake hornitzailez. Erakundea burujabeago litzateke, beraz. Gainera, software libreko programa bat izanik, iturburu kodera sarbidea dago eta edonork instalatu dezake bere kasa.

Duela urte pare bat aldatu genuen gure ERPa Odoogatik, etorkizunera begira sustengarriagoa izango delakoan.

Ezagutu ezazu Odoo

UEUren Udako Ikastaroetan Odoori buruzko hauxe eskainiko dugu: "Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna".

Hau da egitaraua:

Bi atal izango ditu ikastaroak:

  • Odooren aplikazioa erakunde txikien kudeaketan, bi esperientzia. Amaia Oleaga (Talaios.coop) eta Leire Udabe (Lakari)
  • Tailerra: Mikel Lizarralde eta Nagore Ruiz de Escudero (Codesyntax)

Guri dagokigun zatian, ondorengo programa jarraituko dugu:

  • Zer da ERP bat eta zergatik behar duzu zure erakundean.
  • Zer da Odoo.
  • Odoo eta euskara.
  • Moduluak:
    •     Salmentak eta marketina
    •     Hornitzaileak eta erosketak
    •     Kontabilitatea eta finantzak
    •     Giza baliabideak
    •     Proiektuen kudeaketa
    •     Denda batentzako ekipamendua
    •     Ekoizpena eta materialen kudeaketa
    •     Modulu gehiago
  • Nola instalatu Odoo zuk zeuk.
  • Galderak.

    Noiz: 2019ko uztailaren 9a, asteartea

    Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia

    Izen-emateak: UEUren webgunean

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.