CodeSyntaxen Bloga

PloneConf 2017 konferentzia babestuko dugu

Urtero-urtero egutegian markatua daukagun gertakari bat da PloneConf. Aurten Bartzelonan egingo da konferentzia urriaren 16 eta 22 artean, eta CodeSyntaxetik bertan egongo gara babesle eta entzule gisa.

2017/09/14

PloneConf 2017 konferentzia babestuko dugu - +

Webguneen bisiten audientzia hazteko bidea mugikorretan dago

Azkenaldian bulegoan komentatzen genuen ordenagailu bidezko bisitak ez direla hazten, eta hazkundea duten webguneen igoera mugikorrean dabilela. Ondoren aipatzen ditugun estatistikek joera hori baieztatzen dute.

2017/09/12

Webguneen bisiten audientzia hazteko bidea mugikorretan dago - +

PyConES 2017 eta Django Girls babestuko ditugu

Python programazio hizkuntzaren inguruko Espainiako komunitatearen bilkura izan ohi da PyConES eta aurten Caceresen izango da irailaren 22 eta 24 bitartean. Aurreko urteetan egin dugun moduan aurten ere PyConES konferentzia babestuko dugu. Gainera, PyConESen baitan egingo den Django Girls Caceres topaketa babestuko dugu.

2017/08/30

PyConES 2017 eta Django Girls babestuko ditugu - +

Sustatu App, albiste-aplikazio tipikoa baino zerbait gehiago

Sustatu App prest dago jada Google Play dendan, Android mugikorretarako. Aplikazioa Sustatu albistegira dago lotua, baina webgunearen edukia eta funtzioak errepikatu barik, saiatu gara zerbait berria egiten Sustatu App-en.

2017/03/30

Sustatu App, albiste-aplikazio tipikoa baino zerbait gehiago - +

TBX, bideoen batzaile bat, telebistarako ideia bat

TBX.eus (te-be-ixa) proiektua abiatu dugu. Euskaldunok ikusten ditugun bideoen batzaile bat. Egitura sinple batekin eta Youtubeko edukiarekin hornitua oraingoz, baina aurrera begirako asmo sendoekin.

2017/03/24

TBX, bideoen batzaile bat, telebistarako ideia bat - +

Aldaketak Google Analytics-en filtroen aplikazioan

Google Analytics-en "inklusio" filtroetan aldaketa bat nabaritu dugu, eta baliteke zure webguneko estatistikei eragitea. Hemen azalpena.

2017/03/15

Aldaketak Google Analytics-en filtroen aplikazioan - +

Twitterreko euskarazko jarduna - 2016ko datuak eta laburpen-txostena #UMAP

Umap tresnaren bidez Twitterreko euskarazko jarduna filtratu, bildu eta aztertzen dugu. 2016an zehar Twitterren jardun duten 15.000 txiolariren txioak aztertu ditugu. Guztira 6,2 milioi txio bota dituzte guztien artean, %42 euskaraz. Egunean, batez beste, 7.000 txio euskaraz. Txiolarien profilari dagokionez, %66 gizonezkoak dira eta %34 emakumezkoak. Gehien goizez txiokatzen dugu, eta asteazkenetan. Horrez gain, urtean zehar aktiboenak izan diren txiolarien kontuak ere aztertu ditugu, edota gehien partekatu ditugun informazio-iturri, albiste eta bideoak zeintzuk diren ere jaso dugu. Hona hemen 2016. urteak zer eman duen Twitterreko euskaldunon komunitatean.

2017/03/10

Twitterreko euskarazko jarduna - 2016ko datuak eta laburpen-txostena #UMAP - +

Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en

Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia.

2017/02/13

Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en - +

Mendiak aplikazioa 10.000 deskargatara iritsi da, bertsio berrituarekin batera

Joan zen irailean kaleratu genuen Mendiak aplikazioa, Euskal Herriko mendizaleontzat pentsatutako aplikazioa. Eskerrik beroena eman nahi dizuegu, hasieratik izan duen harrera beroagatik. Dagoeneko 10.000 deskargako mugara heltzekotan gaude, eta asko pozten gaitu erabiltzaileen aldetik jaso dugun erantzun onak. Urte bukaerarekin batera, bertsio berria ere aurkeztu dugu, besteak beste, igoerak konexiorik gabe markatzeko aukerarekin eta argazkiak kudeatzeko modu hobetuarekin. Eskerrik asko guztioi!

2016/12/22

Mendiak aplikazioa 10.000 deskargatara iritsi da, bertsio berrituarekin batera - +

Zinema Uneak: sinpletasunetik eraikitako webgune konplexu bat

ZinemaUneak webgunea ireki dugu bezero batentzat aste honetan. Bere balio nagusia argi dago: bere sustatzaile nagusia den Lander Arteagaren lana eta zine-zaletasuna da. Baina lana erraztu nahi izan diogu bezeroari, eta datu-base erabilterraz baina funtsean konplexu bat prestatu diogu.

2016/12/16

Zinema Uneak: sinpletasunetik eraikitako webgune konplexu bat - +

HTTPS protokoloa, zure webgunea seguruagoa egin

Begiratu zure nabigatzailearen barrari, apur bat gorago, webgune honetan. Ikusten duzu hor ageri den giltzarrapoa? Bertan klik egin eta "konexio segurua" mezua jasoko duzu (beheko irudian duzu adibidea, mahaigainekoan ezkerrean eta mugikorrean eskuinean). CodeSyntax.com webgunean HTTPS protokoloa darabilgulako ageri zaizu mezu hori. Badakizu zer den?

2016/12/15

HTTPS protokoloa, zure webgunea seguruagoa egin - +

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izan gara Donostian

Azaroaren 17an UEUk Talaiosekin batera Donostiako Tabakalerako Hirilabsen antolatutako Software eta Teknologia Librearen Mintegian izan ginen, komunitateak egiten duena ikasi eta gure esperientzia kontatzen.

2016/11/18

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izan gara Donostian - +

PySS 2016n Ansibleren gure erabilpena erakusten izan gara

Urtero bezala, irailaren bukaeran PySS jardunaldia antolatzen du Python Donostia elkarteak EHUren Donostiako egoitzan, eta hantxe izan gara Ansible-ren gure erabilpena erakusten.

2016/10/03

PySS 2016n Ansibleren gure erabilpena erakusten izan gara - +

Teknopolis saioaren webgunea berritu dugu

Atzo aurkeztu zuten Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren 19. denboraldia, eta baita webgune berria ere. Elhuyar Fundazioak eta EITBek ekoizten dute Teknopolis, eta gu webgunea berritzen ibili gara uda aurretik.

2016/09/27

Teknopolis saioaren webgunea berritu dugu - +

Hauteskundeak eta sare sozialen erabilpena

Astearte honetan bota dute ETB1en Politikariak Ekinean, Irailaren 25eko hauteskunde kanpainaren atzean dagoen lan ikusezinari begirada bat botatzen dion saioa, eta bertan agertu nintzen sare sozialen inguruan hizketan.

2016/09/23

Hauteskundeak eta sare sozialen erabilpena - +

"Mendiak", Euskal Herriko mendien aplikazioa

Aste honetan aurkeztu dugu Codesyntaxek garatutako azkenengo aplikazioa. "Mendiak" du izena eta Euskal Herriko mendizaleei zuzendutako aplikazioa da. Androiderako prest dagoen aplikazioan Euskal Herriko 1.500 gailur nagusien informazioa biltzen da, eta aplikazioari esker, mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere.

2016/09/19

"Mendiak", Euskal Herriko mendien aplikazioa - +

EuroPython 2016n izan ginen uztailean

Bigarren urtez jarraian, Bilbo aukeratu zuen egoitza gisa EuroPython Elkarteak urteroko EuroPython konferentzia egiteko. Astebetez, maila guztietako publikoarentzako hitzaldi eta ikastaroak antolatu ziren Bilbon, Euskalduna Jauregian, eta gu ere han izan ginen.

2016/09/06

EuroPython 2016n izan ginen uztailean - +

Aldaketak UMAPen azpiegituran eta erabiltzaileen parseoan

2010. urteaz geroztik Twitterreko euskarazko jardunaren analisia egiten dugu UMAP erremintaren bitartez. Azken asteotan aldaketa txiki batzuk egin ditugu azpiegitura tekniko horretan. Ez du eragin handirik, ez bada euskara-erabileraren emaitzetan.

2016/07/12

Aldaketak UMAPen azpiegituran eta erabiltzaileen parseoan - +

Software adimenduna Industria (eta profesional) adimendunentzat

Iragan asteartean "Software adimenduna Industria adimendunentzat" jardunaldian parte hartu genuen. SPRI, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundeak antolaturiko topaketa honetan software irekiak egin dezakeen ekarpenaz hitz egin nahi izan dugu. Teknologia irekiek ekarpen handia egin dezakete sortzen ari den industria iraultzan, industria 4.0 edo industria adimenduna delakoan.

2016/06/13

Software adimenduna Industria (eta profesional) adimendunentzat - +

WPEuskadi 2016, gure esperientzia

Aurreko larunbatean Mikel Larreategik eta biok Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean ospatu den WPEuskadin parte hartu dugu. Bertan 70 bat pertsona inguru elkartu gara esperintziak eta ezagutzak partitzera WordPress plataformaren harira.

WPEuskadi 2016, gure esperientzia - +