Erran.eus aplikazioa

Erran.eus atariaren mugikorrentzako aplikazioa garatu dugu, Android zein iOS sistema eragileekin erabiltzeko modukoa.

Baleike aplikazioa

Baleike.eus hedabideak Zumaiako albisteak jasotzen ditu. Haien webgunea egiteaz gain mugikorretarako aplikazioa garatu dugu baita ere, iOS eta Android sistema eragileetan.

Anboto aplikazioa

Durangaldeko albisteak lantzen dituen Anboto hedabidearen aplikazio mugikorra garatu dugu, iOS eta Android sistema eragileentzat.

Euskal Herriko Mendiak

2016ko udazkenean sortu genuen Mendiak webgunea eta APPa, Euskal Herriko mendien datu-basea. 2023. urtean erabat berritu da. Euskal Herriko 3.000 mendi ingururen informazio osatua ematen du eta, gainera, mendizaleei tresna erabilerraz bat eskaintzen die euren igoerak markatzeko, estatistikak gordetzeko eta lagunen artean partekatzeko. Aplikazioa euskaraz dago eta Androiderako zein iPhonerako dago garatuta. Mendizale arrunt eta familientzat pentsatutako aplikazioa. APP erabilerraza, mendiaren alderdi ludikoena eta aisialdikoa bultzatu nahi dituena eta, bide batez, mendizaletasuna bera ere sustatuz.

Zurean APP

Zurean tokiko informazioaren agregatzaile bat da. Norbere herriko hainbat informazio eskaintzen ditu zerbitzuak: eguraldia, albisteak, agenda, gida, mapa, garraioak eta abar. Android eta iOS sistema eragileentzat dago prestatua.

Mugikaria

Mugikorrean albiste interesgarrien selekzio bat eskaintzen duen app bat da Mugikaria. HTML5ean garatua dago eta Android zein iOS plataformetan eskuratu daiteke.

Tribual

Mugikorretarako jokoa da Tribual, mekanika arin eta itsaskorrekoa, Trivial estilokoa. Bost galdera erantzun behar dira, ahalik eta denborarik txikienean, zure aurkariak baino azkarrago. Eleanitza da, eta une honetan euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jokatu daiteke. Gakoetako bat galdera-sorkuntza automatikoa izan da, milaka galdera sortu arte (130.000 galdera, 2015eko ekainean).