Teknopolis 2016

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren webgunea berritu dugu. Diseinu berria edukitzeaz gain orain mugikorretara egokitua dago, responsive design edo diseinu arduratsuaren teknika erabiliz.

Europa bat-batean

Donostia 2016 dela eta antolatzen den "Europa bat-batean, kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa" biltzarraren azpiwebgunea garatu dugu. Aparteko webgune bat egin ordez antolatzailea den Mintzola Fundazioaren webgunearen baitan sortu da azpiwebgunea, bere diseinu eta eduki zuhaitz propioarekin. Garapena Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egin dugu.

Mintzola Fundazioa

Mintzola Fundazioaren webgunea berregin dugu. Prozesuan zehar Plone eduki kudeatzailearen azken bertsioa erabili dugu eta diseinu arduratsuaren teknikari esker webgunea edozein gailutara egokitzen da.

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga euskal idazle ezagunaren webgune ofizialaren diseinua berritu dugu, estetika berria landuz eta mugikorretara egokituz.

Soka

Euskal dantzaren inguruko erakusketa ibiltariaren informazio jasotzen duen microsite-a. Euskal Kultur Erakundearentzako egindako lana.

Kirmen Uribe

Kirmen Uribe idazlearen webgunea itxuraldatu dugu. Diseinu berria, responsive design teknika aplikatuz.

Fork 2 Fork, jatekoa galesez

Ekimenaren helburua da tokiko ekoizleen janari freskoa erostearen mesedeez jardutea. Webguneak albisteak, agenda, errezetak eta komunitate bat eskaintzen die jarraitzaileei, ingelesez zein galesez.

AIRakurri

Euskal Editoreen Elkartearen webgune honek irakurzaletasuna bultzatzea du helburu.

Eizie.org 2014

Berregituraketa eta restyling lana egin dugu Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunean.

Teknopolis 2012

Zientzia eta teknologiarekin loturiko telebista saioaren interneteko ataria

Juanjo Mena

Orkestra zuzendariaren webgune profesionala.

Dantzan

Dantzari zuzendutako webgunea, datubase handia du atzean: dantzariak, ekitaldiak, hemeroteka, bideoak eta abar. Orain gainera, izena ematea Twitter eta Facebook bidez egin daiteke.

Eke.org 2010

Lehendik martxan zegoen webgunearen berdiseinua. Zopen eginda zegoen aplikazioaren gaineko diseinua egitea.

Bertsozale Elkartea

Bertsolaritza sustatu eta laguntzeko elkartearen webgune korporatiboa.

Zumalakarregi museoa

Museoaren webgunea. Plonerekin

Hotsak.com

Disketxe independientearen webgunea. Kontzertu agenda, musikarien fitxak eta diska salmenta barnean ditu.