Proiektuak
Film Basque Country
Film Basque Country Euskadiko zinema eta ikus-entzunezko ekoizpenentzako kokaleku gisa sustatzeko diseinatu eta garatu dugun webgunea da. Plataforma honen helburu nagusia da Euskaditik kanpo ikus-entzunezko proiektuak ekoizten dituzten profesionalei gure lurraldeak eskaintzen dituen aukerak erakustea.
WASTEWISE proiektuaren plataforma
ELHUYAR lantzen ari den WASTEWISE proiektuaren plataforma berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
ULMA Packaging-en katalogoen tresna berria
ULMA Packaging-ek, ontziratze-soluzioen sektoreko erreferenteak, bere produktu-katalogoak eskuragarri jarri eta erabiltzaileentzat erabilgarriago egiteko aplikazio berria garatu du.
LINGUATEC-IA proiektuaren plataforma
ELHUYAR lantzen ari den LINGUATEC-IA proiektuaren webgune berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Egunean Behin 16D
Egunean Behin jokoak 2024an bere 5. urteurrena ospatu du, eta dagoeneko 16 denboraldi arrakastatsu izan ditu. Euskal Herrian zale ugari batu ditu, azken denboraldian 60.000 erabiltzaile baino gehiago aritu dira galderak erantzuten eta puntuak lortzen.
Eibarko udal webgune berria
Eibarko udal webgunea eguneratu dugu, Plone azpiegitura 6. bertsiora berrituta eta irudi korporatibo berrira egokituta.
Kiroletik.eus: kirol komunitatearen plataforma digitala
Antxeta Irratiak eskatuta Kiroletik.eus webgune berria garatu dugu euskal kirol komunitatearentzako plataforma digital gisa. Telefono mugikorretan pentsatuz egindako diseinuak erabiltzaile esperientzia arin eta intuitiboa eskaintzen du. Web plataforma berria garatzeko software librea erabili da, hain zuzen ere, Plone CMS eduki kudeatzailearen 6. bertsioa.
Koparia: Ikasbidaietako material pertsonalizatuaren eskaintza kudeatzeko aplikazioa
CodeSyntax-ek garatu duen tresna berriaren diseinua Kopariaren webgune korporatibora egokitu da, eta plataforma garatzeko software librea erabili da, Django framework-a.
EUKI Aholkularitzaren web korporatibo berria
CodeSyntaxek EUKI Aholkularitzaren webgune korporatibo berria garatu du. Web diseinua erakundeak duen irudi korporatibora egokitu da eta azpiegitura teknikoa garatzeko software librea erabili da, WordPress CMS eduki kudeatzailea.
NEM-EMERGE proiektuaren plataforma digitala
ELHUYAR lantzen ari den NEM-EMERGE proiektuaren plataforma digitala berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Sagardoaren Lurraldea: Erreserba sistema
Zure plana erreserbatu Sagardoaren Lurraldea-rentzat garatu dugun sisteman eta gozatu sagardoaren kultura zuk nahi bezala.
KIMUAK, urteko euskal film labur onenen katalogoa
KIMUAK Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programa da. Katalogo batean euskal film labur onenen aukeraketa batzen du zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzeko.