Proiektuak

Euskaraz bizi nahi dut
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimena da hau eta bere helburua da Euskararen erabilpena sustatzea. Webgunean, besteak beste, denda bat dago, ekimenaren zenbait produktu saldu ahal izateko. Garapena Wordpress erreminta eginez dago egina.

Bizi-bizi
Galde-erantzunen jokoa da Bizibizi.eus, bereziki mugikorraren bidez jarduteko pentsatua. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenaren den Euskal Tonbolaren barne dago Bizi-bizi. Garapena Django teknologia erabiliz egina da.

SustatuAPP
Sustatu.eus hedabidearen aplikazioa da hau. Mezularitza aplikazioen eredua jarraituz erabiltzaileekin nolabaiteko elkarrizketa bat sortzea du helburu aplikazioak.

Aiaraldea
Aiaraldeako albisteak jorratzen dituen hedabidearen webgunea garatu dugu, Tokikom plataformapean. Software libreko Django frameworka erabiliz dago garatua plataforma hau eta hedabideen beharretara egokitua dago.

Aikor
Aikor, Txorierriko albistegiaren webgunea garatu dugu Tokikom plataforma erabiliz. Software libreko Django frameworka erabiliz garatu dugu Tokikom plataforma eta hedabideen beharretara egokitua dago

Zinema Uneak
Euskara eta Zinemaren topagunea izateko asmoa duen webgunea garatu dugu, horretarako Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Zinema komertzialaz informatzeko helburua dauka webguneak, euskaraz. Tamalez, 2019.an proiektu hau saretik desagertu da.

ZingiZango
Legazpiko euskara elkartearen webgunearen itxura berritu dugu

Aretxabaletako Udala
Aretxabaletako udalaren webgune berria garatu dugu. Berrikuntza alderdi teknikoan zein estetikoan jorratu dugu. Eduki kudeaketarako sistemaren (Plone) bertsioa berritu dugu. Eta diseinu berria landu dugu, mugikorretara egokituz, diseinu arduratsuaren teknika erabiliz.

On Zientzia
Zientziari buruzko bideo laburren lehiaketa bat da On Zientzia, 2010. urtetik martxan dagoena. Bere webgunea berritu dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz.

Amorebieta-Etxanoko udala
Udal webgunea berritu dugu, teknikoki zein estetikoki. Eduki kudeaketarako sistemaren (Plone) bertsioa berritu dugu. Eta diseinu berria landu dugu, mugikorretara egokitua.

Kulturaz
Azpeitiko Kultur Kooperatibaren webgunea da Kulturaz.eus. Kooperatiba honek hiru gune nagusi kudeatzen ditu: Sanagustin Kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa Sormen gunea. Gainera, haien agenda telebistan ikusteko moduan prestatu dugu, webgunetik zuzenean elikatuz eta baita mugikorretarako aplikazio bat ere. Garapena Plone erabiliz egina dago.

Teknopolis 2016
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren webgunea berritu dugu. Diseinu berria edukitzeaz gain orain mugikorretara egokitua dago, responsive design edo diseinu arduratsuaren teknika erabiliz.