Grupo Bidasoa

Bidasoa garraio enpresaren webgunea berritu dugu. Azpiegitura teknikoak Wordpress izaten jarraitzen du eta proiektuaren muina diseinu aldaketa eta edukien berrantolaketan egon da.

Kataiak

Zilarrezko kateak saltzen dituen enpresa honen webgune berria egin dugu Wordpress eduki kudeatzailea erabiliz.

Lehen hitza euskaraz

Interneten ere lehen hitza euskaraz kanpainaren sustatzaileetako bat gara PuntuEus Fundazioa, Kontseilua eta Ikastolen elkartearekin batera. Ekimen honen helburua da Interneten euskarak duen presentzia eta pisua handitzea erabiltzaileok gailuak euskaraz jarriz.

Euskampus Fundazioa

Euskampus Fundazioaren webgune berria garatu eta diseinatu dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Webgune berria lau hizkuntzatan aurkitu daiteke.

Kurutziaga ikastola

Durangoko Kurutziaga ikastolaren webgunea garatu dugu Wordpress erreminta erabiliz. Webgunean erakundearen informazio korporatiboa, albisteak eta eskaintza akademikoaz dihardute.

Katedra aplikazioa

EHU/UPVren Kultura Zientifikoko Katedrarentzat egin genuen aplikazio honek albisteak, ekitaldiak, bideoak, podcast-ak eta beste hainbat eduki jasotzen ditu. Aplikazioa Android eta iOS mugikorrentzat dago eskuragarri.

Musika Auditorio Nazionala

Espainiako Musika Auditorio Nazionalaren webgunearen azpiegitura teknikoa eta diseinua berritu dugu. Horretarako Plone eduki kudeaketarako sistema erabili dugu.

Zientzia Azoka

Gazteak zientzia-proiektuen garapenean murgiltzeko helburua dauka Zientzia Azokak, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen die. Elhuyar Fundazioarentzat garatu dugun webgune berri honetan egitasmoaren berri ematen da eta gazte-taldeek izena eman dezakete. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz egin dugu

Bizkaia Zientzia Plaza

EHU/UPV-ren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du BZP, Bizkaia Zientzia Plaza. Ezagutza zientifikoaren transmisioa bultzatzea helburu duen ekimen honen webgunea garatu dugu Wordpress erreminta erabiliz.

Bertsoa.eus

7.000 bideotik gora dituen egitasmoa honen azpiegitura berria eraiki dugu Django frameworka erabiliz. Webgunea eta datu-basea eraikitzeaz gain, bideoen konbertsioa egiten duen sistema automatikoa prestatu dugu.

Agirre Lehendakaria Center

Gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa da Agirre Lehendakaria Center. Webgunea Plone eduki kudeatzailea erabiliz garatu dugu.

Gaztezulo

Gaztezulo aldizkariaren webgunea garatu dugu Plone teknologia erabiliz.