Azpitituluak

Gure lankide baten proiektu pertsonal gisa hasi zen Azpitituluak Euskaraz ekimena 2008. urtean. 10 urteren buruan, enpresak hartu du ardura, erakunde publikoekin konpromsioa hartuz: komunitatearen kolaboraziorako irekia izaten jarraitzen du guneak, baina gainera 100 film eta telesailetako 50 atal baino gehiago ere kargatu ditugu webgunera.

JarriON

Euskarazko edukiekin egin den lehenbiziko Chromecast apikazioa da hau. Telebista bat Internetekin lotzeko gailua da Chromecast-a eta kasu honetan mugikorreko app baten bidez kontrolatzen da. Berria TB, ETB, Goiena eta beste zenbait ekimenen ikus-entzunezko kanalak biltzen ditu aplikazioak, eta telebistan ikusten ahal dira, ez bakarrik mugikorrean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren '2Deo' euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiarentzako garatutako proiektua da.

Itzulpen Flow

Itzulpenak kudeatzeko Elhuyar Fundazioaren tresna da Itzulpen Flow. Tresna pribatu bat da, erakunde batek bere itzulpenak eta itzultzaileekin duen jarduna kudeatzen laguntzen duena. Tresna honen diseinua berritu dugu goitik behera.

Emotional Network

Formazio zerbitzuak ematen dituen aholkularitza-enpresa honen webgunea berritu dugu, horretarako Wordpress software libreko eduki kudeatzailea erabiliz

Gecsa conductores

Gecsa conductores enpresaren webgune berria diseinatu eta garatu dugu. Webgune berrian enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak bistaratzen dira. Garapena Wordpress erreminta erabiliz egin dugu

Editoreak

Euskal Editoreen Elkartearen webgune berria diseinatu eta garatu dugu. Garapena Wordpress erabiliz egin dugu eta eduki guztiak inportatu ditugu webgune berrira.

Bertso ikasgela

Webgune honen bidez ikasgelan bertsolaritza lantzeko aukera ematen du Bertsozale Elkarteak, hainbat baliabide eskainiz horretarako (sekuentzia didaktikoak, ikus-entzunezkoak, jolasak, doinutegia...). Web aplikazio honen garapen teknikoa Django software libreko frameworka erabiliz egin dugu.

ULMA Construction

Konplexutasun handiko webgune honen berdiseinua burutu dugu

Esan udalari, Debako udala

Herritarren eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna garatu diogu Debako udalari. Eskaerak hainbat modutan iritsi daitezke erremintara. Tresna sinplea da, lanak bideratzera guztiz zuzendua. Garapena Django frameworka erabiliz egin dugu.

Partaidetzazko aurrekontuak - Oñatiko udala

Aurrekontuaren zati bat herritarren esku dago Oñatin eta egin dugun tresnak hauen kudeaketa errazten du. Horrela, prozesua lau urratsetan banatzeko aukera ematen du erremintak: proposamenak egitea, hauek lehenestea eta baloratzea, eta, amaitzeko, bozkatzea eta erabakia hartzea. Azpi-webgune moduan egituratu dugu eta azpiegitura Plone erabiliz sortu dugu.

Heziraul

Heziraul proiektuak pedagogia eredu berritzailea darabil ikasleei hainbat gai modu erakargarrian azaltzeko, bideoak, aurkezpenak eta infografiak baliatuz. Ekimenaren webgunea diseinatu eta garatu dugu, horretarako Wordpress plataforma erabiliz.

Unibertsitatea.net

UEUren Unibertsitatea.net proiektua eguneratu egin dugu teknikoki zein estetikoki. Garapen teknikoa Plone software libreko CMSa erabiliz egin dugu.