You are here: Home Albisteak Emun.com, lan mundua euskalduntzeko kooperatibaren webgunea

Emun.com, lan mundua euskalduntzeko kooperatibaren webgunea

Joan den astean bi inaugurazio egin zituen Emun kooperatibak: egoitza berri bat Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain, Gipuzkoa), eta Emun.com webgune berria.

Webgunea, Korpoweb produkturarekin garatu du CodeSyntaxek. Euskara hutsezko puntu-com laburrena da Emun.com.

Enpresa webgune korporatibo txukun bat, irudi korporatiboarekin bat datorrena, eta euskara hutsez, 1997an sortu zenetik etengabe hazten ari den enpresa gazte batentzat.