Xiba, joko eta app berria
Hiztegia eta hizkuntza aberasteko Letra-zopa eta Gaurko hitza bezalako erronkak eskaintzen ditu (euskaraz, noski), kalkulu matematikoa eta logika lantzeko, berriz, Quento daukagu. Horiez gain, memoria bisuala (Bikoteak), kontzeptuak lotzeko gaitasuna (Elkartu gaiak), estrategia (Zaldunaren urratsa) eta erreakzio abiadura (Klikatu edo Aukeraketa) neurtzen dituzten jokoak aurkituko ditugu.
Puntuazioak eta lehiakortasuna ere presente daude, baina bigarren plano batean. Sailkapen orokor bati begira egon ordez, Xibak zure markak beste erabiltzaileen batez bestekoarekin eta baita bakarka beste erabiltzaileekin ere konparatzeko aukera ematen dizu. Gainera, LinkedIn-eko jokoen antzera, "bolada" edo streak kontzeptua dakar gurera: zenbat eta egun gehiago jokatu jarraian, orduan eta luzeagoa izango da zure bolada.
Publizitatea erakusten hasi da Xibako jokoa; ea nola doakigun sarrera eta irteeren balantzea. Tagzania jokoan ere hala hasi ginen, eta aukera badago hartan iragarkiak ezkutatzeko harpidetza txiki bat eginda.
Instalatu eta probatu: Xiba.eus
CodeSyntax-en joko sorta hemen duzu beraz:
- Egunean Behin, ezagutza orokorra
- Tagzania, geografia
- Xiba, buru-trebezia
Xibaren garapena Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu dute.