Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera / Bloga / Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna

Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna

Luistxo Fernandez 2011/11/29
Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Asteazkenez, azaroaren 30an, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, goiz eta arratsaldez, eta bertan parte hartu ere bai.
Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna

Honela ikusi zen Txio A-20 hauteskunde gauean Eitb.com-en

Orain, Txiok bi aurpegi ditu. Batetik, EITBren Twitterreko kontu nagusien jarraipena egiten du bere URL nagusian, txio.eitb.com-en, edukia bereiziz gaztelaniaz eta euskaraz.

Bestetik, gertaera zehatz batzuen jarraipenerako balio du, eta horietako bi hurrengo orduetan izango ditugu:

  • MinoriTB jardunaldia (hizkuntza gutxituetako telebisten topaketa), asteazkena, azaroak 30, goiz eta arratsalde, goizeko 9.00etatik aurrera.
  • eta Buber Sarien ospakizuna (Interneteko euskal ekimenei sariak), osteguna, abenduak 1, 18.00etatik aurrera.

Bi ekitaldien bideoa zuzenean emango du EITBk, baina ez telebistatik, baizik eta streaming bidez Eitb.com-en, helbide hauetan:

Bi seinale horien ondoan egongo da txertatuta Txio, eta oraingoan, jarraituko ditu ez bakarrik bertaratuko diren tuiterlarien jarioak, baita traol edo hashtag espezifikoak ere, #minoritb eta #buber

Gainera, bi kasuetan zuzenean parte hartu ahal izango da, Facebook edo Twitter bidez konektatuta, eta bertatik eginez gero txio (mezua bidali, alegia), 140 karaktereen muga ere gaindituko da. Luzeago idatziz gero, laburtuko du mezua Txiok, tweetlonger-ek egiten duen eran. Era berean, estekak sartuz gero, Txiok haiek irakurri eta eduki aberastua gehitzen dio mezuei, estekatik ekarritako testu edo irudiak, normalean.

Hurrengo egunetan, beste era batzuetako ekitaldien inguruko txio-emanaldiak antolatuko ditu EITBk. Adi egon!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, horretarako zure Twitter, Facebook edo Google+ kontua erabili dezakezu.