PloneConf 2011: 2. eguna
Gaurkoan merkatal zentruko zinema batera eraman gaituzte eta bertan izan dira eguneko lehen hitzaldiak.
Keynote, you're designing experiences
P.J. Onori izan da hizlaria. Ez dabil Plone munduan baina web aplikazioak egiten eskarmentua duen gizona da. Garatzaileen eta diseinatzaileen arteko komunikazioa hobetzea funtsezkoa dela izan da hitzaldiaren oinarria. Garatzen dugun produktua askoz ere erabilgarriagoa egiten dela erabiltzaileentzat talde bakoitzak bestearen lana ulertzen duenean. Norberaren lana egiteaz aparte gure lankidearen lana ulertzen saiatu behar garela azken produktua hobea izan dadin.
Garatzaileek ez dugula kodean bakarrik pentsatu behar, hau da, erabiltzaileak guk garatzen ditugun gauzak erabiltzen dituztela eta hori argi izan behar dugula gogoratu digu. Erabilgarritasun kontuak ez direla diseinatzaileek soilik pentsatu beharrekoak eta guk ere gai horretan muturra sartu eta elkarlanean aritu behar garela.
State Of Plone
Hau urtero egiten den hitzaldia izan ohi da, bertan Ploneren sortzaileek urteari errepasoa egin eta etorkizuna nolakoa izan daitekeen kontatzen dute. Gaurkoan Plonek 10 urte bete dituela eta, historiaren errepaso bat egin dute eta Plonek duen komunitatea goraipatu dute. Hizlariak Alex Limi eta Calvin Hendryx-Parker izan dira.
Beginner mistakes, experts failures
Alan Runyan Ploneren sortzaileetako batek, hasi berria zarenean egin behar ez diren gauzak zeintzuk diren azaldu ditu eta adituek egiten dituzten arren onak ez diren gauzak zeintzuk diren ere azaldu du hitzaldi interesgarri honetan.
Killer Worfklow Apps
Intranetei zuzendutako hitzaldia izan da hau, eta unibertsitate baten erabiltzen den kasua azaldu dute bertan. Guzti hau egiteko hiru produktu nagusi sortu dituzte: plone.app.workflowmanager (workflowan era grafikoan eta errazean editatzeko tresna), uwosh.pfg.d2c (PloneFormGen formulario batetik elementu-motak sortzeko produktua) eta collective.pfg.dexterity (PloneFormGen formulario batetik Dexterity erako objektuak sortzeko produktua).
How Plone's Security Works
Matthew Wilkes Plone eta Zoperen Segurtasun Taldeetako kideak Ploneren segurtasun mekanismoak zeintzuk diren eta nola funtzionatzen duten azaldu du, batez ere azken urte honetan egon diren segurtasun-zuloak konpontzeko prozesuak azalduz.
Lightning Talks
Gaur ere, interesgarrienak izan direnak azalduko ditugu.
Plone Windowsen
Nahiz eta Ploneren orrialdean Windowserako instaladorea eskaini, honek oso ondo funtzionatzen ez duela-eta kexa azaldu du hizlari batek. Hori konpontzeko nahia erakutsi dio instaladoreen arduradunak eta azkenaldian instaladoreekin (plataforma guztietakoak) edukitako arazoak zeintzuk izan diren ere azaldu dituzte.
Windows AutoAuthentication
Matt Hamilton NetSight-eko buruak Windows-eko loginarekin Plonen nola autentikatu erakutsi du login berriz egin gabe, hau da, Windows-en sartzeko erabilitako logina berrerabiliz Plonen sartzeko. Honek ActiveDirectory baten dauden erabiltzaileekin funtzionatzen du eta bai Internet Explorer zein FireFox nabigatzaileetan funtzionatzen du.
recurrent widget
ploner.formwidget.recurrence produktuak nola funtzionatzen duen azaldu du Lennart Regebrok. Errepikatzen diren ebentuak modu automatiko batean sortzeko modua ahalbideratzen du, plonen ebentuak sortzeko erabiltzen den elementuari propietate berezi batzuk gehitzen dizkiolarik
Hector Velarde
Plone fundazioko kide berria den Mexikarrak telebista baten webgunerako garatzen ari den produktuak erakutsi ditu. Napolesen ezagutu genuen Hector, eta egia esan produktu txiki eta erabilgarriak garatzen ditu. Konferentzia amaitu bezain pronto hainbat produkturi buruz jardun dugu eta elkarlanean produktu amankomun batzuk garatzeko aukera ikusi dugu. Ploneko albisteak ematen dituen aukerak zabaldu eta objetu mota aberatsagoa garatzeko beharrari buruzko solasaldi interesgarria izan dugu.