PySS 2016n Ansibleren gure erabilpena erakusten izan gara

2016/10/03

Urtero bezala, irailaren bukaeran PySS jardunaldia antolatzen du Python Donostia elkarteak EHUren Donostiako egoitzan, eta hantxe izan gara Ansible-ren gure erabilpena erakusten.

+

EuroPython 2016n izan ginen uztailean

2016/09/06

Bigarren urtez jarraian, Bilbo aukeratu zuen egoitza gisa EuroPython Elkarteak urteroko EuroPython konferentzia egiteko. Astebetez, maila guztietako publikoarentzako hitzaldi eta ikastaroak antolatu ziren Bilbon, Euskalduna Jauregian, eta gu ere han izan ginen.

+

Plone 5: berritua, ahaltsua eta erabiltzaileengan pentsatuz egindakoa

2015/09/29

Plone Edukiak Kudeatzeko Sistema librearen 5. bertsioa argitaratu zen atzo. Bertsio honek ezaugarri berriak publikoaren eskura jartzeari eman dio garrantzia: elementu-motak sortzeko egitura berria, itxura modernoa, berri eta arduratsua, telefono, tablet eta gailu guztietara egokitutakoa, edo web bidez diseinua aldatu eta moldatzeko era berria.

+

Telegram-en botak erabili webguneak martxan daudela jakiteko

2015/07/03

Bezero guztiek eskatzen diguten zerbait izaten da, normala den moduan, webguneak ez erortzea. Baina ezin gara minutuero hori begiratzen ibili, eta aplikazio ezberdinak erabiltzen ditugu horretarako. Azkenaldian Djangon idatzitako aplikazio bat probatzen gabiltza eta gaur gainera, Telegram bidezko alertekin lotu dugu Telegramek aurkeztu berri duen Boten plataformari esker.

+

Mantendu zure web aplikazioak eguneratuta

2015/04/29

Gaur egun webguneak egiteko hainbat tresna erabiltzen ditugu oinarri gisa. Dela Plone, WordPress ala Django. Guztiek garatzaile talde aktibo bat izaten dute eta uneoro egoten dira berritasunak sartu eta aldaketak argitaratzen. Baina aplikatzen ditugu eguneraketok?

+

Buildouti buruz hitz egiten PySS 14 jardunaldian

2014/09/27

PySS 14 jardunaldiak antolatu dituzte aste honetan Donostian eta bertan izan gara "Buildout"i buruzko hitzaldi batekin.

+

PySS jardunaldian izango gara Donostian

2014/09/11

Python lengoaia da gure lanaren oinarria. Egiten dugun ia gehiena Python kodearekin borroka egitea da, eta gainera satisfakzio gehien ematen diguna ere bai. Horretarako bilduko gara Donostian iraileko azken asteburuan, Pythonez hitz egiteko.

+

Ruper Detector, zerbitzu publiko bat

2013/11/11

Joan den ostiralean Sustatun albiste bat argitaratu ondoren, batek erantzun zigun "teknologia altuena eta eraginkorrena kulturaren alde" jarri genuela: Ruper Detector aplikazioaz ari gara.

+