Mantendu zure web aplikazioak eguneratuta

2015/04/29
Gaur egun webguneak egiteko hainbat tresna erabiltzen ditugu oinarri gisa. Dela Plone, WordPress ala Django. Guztiek garatzaile talde aktibo bat izaten dute eta uneoro egoten dira berritasunak sartu eta aldaketak argitaratzen. Baina aplikatzen ditugu eguneraketok?

Joan zen astean argitaratu zen, esaterako WordPress plataformaren 4.2 bertsioa (gainera, hasiera-hasieratik euskaraz dago). Egun berean 4.1.1 bertsioa ere eguneratu zen 4.1.2 bertsiora. Astelehenean segurtasun arazo bat aurkitu eta 4.2.1 eta 4.1.3 bertsioak argitaratu zituzten. Ikusi, adibidez, WordPressen segurtasun eguneraketa guztiak.

Horrelako eguneraketen gainean informazioa izatea oinarri-oinarrizkoa dela uste dugu, alde batetik segurtasun arazoak sahiesteko eta bestetik aplikazioen azken bertsioekin lan egiteko.

Iraganean behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu behar den garaian eguneraketa ez egiteagatik aplikazioak zaharkituta geratu eta eguneraketa egin behar zen garaian, berau egiteko beharrezko denbora asko handitu eta aurrekontuak asko igotzea.

Horregatik oso garrantzisua izaten da guretzat, erabiltzen ditugun plataformak erabiltzen ditugula, garapenerako praktika onak eta komunitateak bultzatutako moduak erabiltzea, horrela eguneraketa egitea botoi bat sakatzeko kontua izan dadin. Horrela eguneratu ditugu azken aldian gure hainbat bezeroren WordPress plataformak edo Plone aplikazioak. Oinarrizko kode eta plantiletan zenbat eta gauza gutxiago ukitu, egindako garapenak zenbat eta orokorragoak izan, hainbat eta errazagoak dira eguneraketak, guztia helburu bakarrarekin: etorkizuneko arazoak ekiditea.

Zure aplikazioak eguneratuta mantentzeko laguntza behar baduzu, jarri kontaktuan gurekin.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Larreategi

Plone garatzailea. Nazioarteko Xake Epailea #truestory