PloneConf 2017 konferentzia babestuko dugu

2017/09/14
Urtero-urtero egutegian markatua daukagun gertakari bat da PloneConf. Aurten Bartzelonan egingo da konferentzia urriaren 16 eta 22 artean, eta CodeSyntaxetik bertan egongo gara babesle eta entzule gisa.
PloneConf 2017

PloneConf 2017

Bartzelonan mundu guztitik etorritako Plone erabiltzaileak zein plataformaren garatzaileak batuko gara urrian. Ohikoa den moduan, lehen bi egunetan ikastaroak egongo dira, gero hiru eguneko konferentzia eta, azkenik, bi eguneko sprintak.

PloneConf konferentziak balio digu Plone munduan dauden azken berrikuntzak gertutik ezagutzeko, beste garatzaile batzuen esperientzietatik ikasteko eta, ahal den neurrian, geuk ikasia haiei kontatzeko. Hitzaldi proposamena bidali dugu eta onarpenaren zain gaude.

Aurreko urteetako PloneConfen kronikak blogean joan gara osatzen.

Zer da Plone?

Eduki kudeaketarako sistema bat da Plone, Content Management System (CMS) ingelesez, webguneak egiteko darabilgun lanabesa. Eduki, egitura eta irismen aldetik proiektu batean azpiegitura sendoa erabili behar dugunean Ploneren aldeko apostua egiten dugu. Hemen irakur dezakezu nola egiten ditugun webgune internazionalak Plonerekin, edota publikatu ditugun azken Plone proiektuak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Larreategi

Plone garatzailea. Nazioarteko Xake Epailea #truestory