Proiektuak

Cwis Bob Dydd, Egunean Behin eta Un Cop al Dia... Martxan
Egunean Behin jokoaren hiru bertsioak aldi berean jokatzen ari dira munduko hainbat lekutan.

Ikasleen Egoitza Zentroa: Webgune berria
Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza zentroaren webgunea garatu eta diseinatu dugu WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Geoparkearen bloga
Euskal Kostaldeko Geoparkearen bloga garatu dugu. lurralde honetan aurki daitezkeen altxorrei begiratzeko ireki den leiho berria. Bertan, Euskal Kostaldeko Geoparkeari buruzko informazioa, hartaz gozatzeko planak, ezohiko lekuak, tradizio paregabeak, bertako naturari eta geologiari buruzko bitxikeriak eta gehiago aurkituko dituzu; hori guztia, tonu informal eta hurbilago batean eta Geoparkea osatzen duen talde osoak emandako ukitu pertsonalarekin, gainera. Bisita ezazu!

DIPC - Donostia International Physics Center-en webgunea berritu dugu
Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentro bat da, fisikan eta antzeko diziplinetan abangoardiako ikerketa egitea helburu duena, eta era berean gizarteari kultura zientifikoa helaraztea helburu duena. Bikaintasuna Zientzian, Bikaintasuna Komunikazioan du helburutzat, eta horretan laguntzeko webgune berria garatu dugu elkarrekin.

Askora webgune korporatiboa
Askora catering-enpresaren webgunea berritu dugu, teknikoki eta estetikoki. Horretarako, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Mugak Zubi
Mugak Zubi webgunea garatu eta argitaratu dugu. Aiherratik Antzuolara eta Antzuolatik Aiherrara ibilbidea azaltzen du. Oinezko 12 etapatan banatua, 204 kilometro.

KANALDUDE telebistaren webgunea
Iparraldeko KANALDUDE telebistaren webgunea garatu dugu, Kanaldude eta Aldudarrak bideo-rekin elkarlanean. Teknikoki, besteak beste kalitate bisuala hobetua izan da, bai nahieran eta bai zuzenezko jarioan.

Egunean Behin: 4 urte, 208.000 erabiltzaile, 35 miloi partida
Duela 4 urte sortu genuen Egunean Behin proiektua, eta dagoeneko 208.720 lagunek erabiltzailek jokatu duten partida bat gutxienez Egunean Behin-en.

Eduki-plataforma berria Laboral Kutxa-rentzat
Laboral Kutxaren blog sistema berria garatu dugu, eta bertan informazioa eta edukiak eskaintzen dira bi arlo handitan. Batetik, familia-ekonomia, finantza-aholkuak, zibersegurtasuna, zozketak; eta, bestetik, zure negoziorako finantza-kudeaketarekin, ekintzailetzarekin, ekonomia- eta enpresa-txostenekin lotutako edukia.

ESDATUR: Elkarlanerako esparru kolaboratiboa
ESDATUR proiektua: Jarduera turistikoa integratzen duen ekosistema baterako lankidetzazko Datuen Gunea garatzean datza. Proiektuaren helburua da tokiko ekosistemen barruan datu-guneak sortzea ahalbidetuko duen plataforma bat garatzea, lurraldeko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Arrasateko Udalaren webgunea berritu dugu
Arrasateko Udalaren web ataria berritu dugu, teknikoki Plone 5 eduki kudeatzailea eta frontend garapenean Boostrap 5 erabilita.

"Appa Zarautz" galdera-erantzunen aplikazioa gazteentzat
Zarauzko Udalarentzat garatu dugun "Appa Zarautz" aplikazioak Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren helburuak herriko gazteengana gerturatzea nahi du.