Proiektuak

ZingiZango
Legazpiko euskara elkartearen webgunearen itxura berritu dugu

Aretxabaletako Udala
Aretxabaletako udalaren webgune berria garatu dugu. Berrikuntza alderdi teknikoan zein estetikoan jorratu dugu. Eduki kudeaketarako sistemaren (Plone) bertsioa berritu dugu. Eta diseinu berria landu dugu, mugikorretara egokituz, diseinu arduratsuaren teknika erabiliz.

On Zientzia
Zientziari buruzko bideo laburren lehiaketa bat da On Zientzia, 2010. urtetik martxan dagoena. Bere webgunea berritu dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz.

Amorebieta-Etxanoko udala
Udal webgunea berritu dugu, teknikoki zein estetikoki. Eduki kudeaketarako sistemaren (Plone) bertsioa berritu dugu. Eta diseinu berria landu dugu, mugikorretara egokitua.

Kulturaz
Azpeitiko Kultur Kooperatibaren webgunea da Kulturaz.eus. Kooperatiba honek hiru gune nagusi kudeatzen ditu: Sanagustin Kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa Sormen gunea. Gainera, haien agenda telebistan ikusteko moduan prestatu dugu, webgunetik zuzenean elikatuz eta baita mugikorretarako aplikazio bat ere. Garapena Plone erabiliz egina dago.

Teknopolis 2016
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren webgunea berritu dugu. Diseinu berria edukitzeaz gain orain mugikorretara egokitua dago, responsive design edo diseinu arduratsuaren teknika erabiliz.

Goiena aplikazioa
Goiena komunikazio taldearen aplikazio berriak garatu ditugu, Android eta iOS gailuetan erabili daitezkeenak.

Erran.eus aplikazioa
Erran.eus atariaren mugikorrentzako aplikazioa garatu dugu, Android zein iOS sistema eragileekin erabiltzeko modukoa.

Baleike aplikazioa
Baleike.eus hedabideak Zumaiako albisteak jasotzen ditu. Haien webgunea egiteaz gain mugikorretarako aplikazioa garatu dugu baita ere, iOS eta Android sistema eragileetan.

Anboto aplikazioa
Durangaldeko albisteak lantzen dituen Anboto hedabidearen aplikazio mugikorra garatu dugu, iOS eta Android sistema eragileentzat.

Euskal Herriko Mendiak
Mendiak, Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa da. Euskal Herriko mendien zerrenda ikus dezakegu aplikazioan. 1.500 mendiren informazioa daukagu bertan, informazio praktikoarekin (kokapena, altimetria, argazkiak, mapak, ...). Norberak igo dituen mendiak markatu ditzake, eta ondoren estatistika pertsonalak atera.

Somabe
Makina berezien diseinua eta ekoizpena egiten duen enpresa honen webgunea garatu dugu Wordpress erabiliz