2005/06/21
Gaur ekainak 21, Donostiako Miramon Teknologia parkean antolatu den teknologia jardunaldian , Azaleratzen ari diren teknologiak izenekoa, CodeSyntax-eko Eneko Astigarragak Software Librea Enpresan gaiaren inguruan hitz egin du. IKTBen munduan sortzen ari diren eta enpresarik lehiakorrenak jada bereganatzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa eta egoera praktikoak enpresei erakustea zen, Gipuzkoako Bazkundeak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak antolatutako jardunaldiaren helburua. 250 pertsona inguru bildu dira bertan.

Enpresa espezializatu bezala Software librea eta enpresa gaiari buruz hitz egin behar dugu CodeSyntaxetik. Ikuspegi teknikoa baino gehiago, enpresentzat edo enpresa kudeatzaileentzat ikuspegi praktikoa eta estrategikoa eskaini nahi izan dugu.

Erabilitako aurkezpena sarean dago gure webgunean .Aurkezpena Simple Standards-based Slide Show System delakoan dago oinarrituta, xhtml-a da, css estilo orriekin. Pantailan ez bada ondo ikusten letra tamaina txikitu eta listo.

Datorren astean beste gonbite bat dugu Castelló-nen: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective izenpe azpian CodeSyntax-eko esperientzia kontatzeko eskatu digute bertako Udako Ikastaroetan: Summer School on Libre Software, Castellon . Oso ikastaro interesgarria dirudi bertaratuko den jendea kontutan izanik.

Gainera, Mikel Larreategi eta Josu Azpillaga Suediera doaz igandean, Goteborg-era, bertan Euro-python 2005 delako eta han ere aurkezpen bat eskatu digutelako, Zope activities at EuroPython 2005 atalean. Hurrengoan kontatuko dugu.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek