Ploneren Segurtasun Eguneraketa (20130611)
Ploneren Segurtasun Taldeak, segurtasun-eguneraketa baten berri eman du. Segurtasun partxea, datorren asteartean argitaratuko da eta partxea era egokian instalatzea gomendatzen da.
DjangoCon Europa 2013: Laburpena
Bukatu da dagoeneko DjangoCon Eu 2013. Joan gara blogean kontatzen bertan ikusitakoak, baina laburpen bat egiteko garaia da.
Euskal Herrian aplikatzeko moduko pista onak Django konferentzian
Atzo nire lankide Jatsu Argaratek egindako kronikaren ondoren, Djangocon honetatik hiru ohar, laburrago, bigarren eguneko laburpen gisa. Gauza gehiago ere izan ziren, baina hiru kontu hauetan gure lanean bereziki interesgarriak izan daitezkeen pistak antzeman ditugu.
Haritz Rodriguez Betor hitzaldian: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik"
Haritz Rodriguezen txanda izan da Betor hitzaldi sortan. Euskaldunon sarean Xuriken goitizenarekin ezagutu dugu, eta hainbat saltsatan ibili izan da azken urteotan. Asteazkenean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpuseko Innogune aretoan, 'Hedabide sozialak' goiburuarekin azaldu zigun sareari buruz duen ikuspegia eta bera zein proiektutan dabilen.
DjangoCon kronika Varsoviako zirkotik
Zirko baten karpan gaude, Varsoviako parke batean. DjangoCon Europa 2013 konferentzia Poloniako hiriburuan da asteburura arte, eta hemen gaude bi programatzaile. Python programazio lengoaiarekin funtzionatzen duen framework indartsua da Django, CodeSyntax-en darabilgun tresna eta software librea, eta komunitate honetan zer dabilen gertutik ezagutzea inportantea iruditzen zaigu. Atzo, biltzarraren lehen egunean ikusi genituen gauza batzuk, jarraian azalduta.
Ecommerce bat nahi duzu? Seguru?
Logikak diost etorkizunean egingo ditugun erosketa gehienetan teknologia erabiliko dugula tratua egiteko, teknologia hori zernahi dela ere. Azken urteetan Internet urrez jositako El Dorado hiria balitz bezala azaldu digute eta arrakasta kasuak entzun ditzakegu edonon. Hango kirol dendak ez-dakit-zenbat milioi euro saltzen dituela, horko zapatagileak baita Japoniatik ere jasotzen dituela eskariak edota auzokidearen senide garraiolariak dozenaka laranja-kaxa banatzen dizkiola Valentziako baserritar bati. Kontuz gero. Arrakasta hau ez da doakoa, azkar-azkar lortu daitekeena. Funtsezkoak dira lana, dirua, une egokian ateratzea, besteak beste.
UXSpain 2013 biltzarrean egon ondoren
UX edo User eXperience, "Erabiltzaile Esperientzia", interfazeen arkitektura eta diseinuaren ikuspegi berriena eta sendoena definitzen duen terminoa da gaur egunean. Eta alor honetako Espainiako bilkura inportanteena UXSpain izaten da.
Joan den astean izan zen aurtengoa, Valladolid-en, eta han egon nintzen CodeSyntax-en izenean. Bertan entzundako konturik interesgarrienak aipatu nahi nituzke mezu honetan.
Firefox OS: aukera bat aplikazio mugikorrak egiteko, egiazki webguneak garatuz
Joan den astean izandako IEB 2013 biltzarrean, azken urte parean bueltaka dabilkigun zalantza (edo galdera, edo are borroka ere!): aplikazioak mugikorretarako, ala web garapena egin mugikorretan erakusteko. Julen Ruiz garatzaileak pista batzuk eman zituen horretarako, oso kontuan hartzekoak, eta hemen aipatu nahi nituzke. Gainera, Firefox OS sistema berriaren emulazio batean, geure proiektu bat erakutsi zuen, Zurean.com, enfoke horrekin bat egiten duen aplikazio bat.
Haritz Rodriguez seigarren Betor hitzaldian
Gure Interneteko komunitate honetan ezaguna da Haritz Rodriguez, Xuriken, batez ere 2007 urtearen bueltan sortu zuen Euskaltuberi esker. Gerora proiektu propioetan murgildu zen, bideogintza eta bidaiak jorratuz bereziki. Asteazken honetan blog eta sare sozialen inguruan hitz egingo digu eta bereziki bere azken proiektu BlogOnBrands-i buruz.
Twitterreko kontuen %75 hilda dago
Twitterrek emandako datuen arabera, dagoeneko 500 milioi kontu baino gehiago dauzka txoritxoaren sareak. Baina egia ote? Horietako zenbat daude benetan bizirik? Estatistika guztien arabera, erdia baino dexente gutxiago.


