CodeSyntax - Interneten adituak: Asier Sarasua
Umap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena
2015/02/26Codesyntaxen garatu dugun UMAP aplikazioan berrikuntzak plazaratu ditugu azken egunotan. UMAP Iturriak atala berregituratu eta indartu dugu, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun lotura edo iturri informatiboen inguruko estatistikekin. Egunez egun (eta hilez hil) euskaldunok zer hedabide eta iturri partekatzen ditugun, zer neurritan, zenbat URL ezberdin iturri bakoitzeko, eta abar. Azken batean, Twitterren gabiltzan euskaldunontzat zeintzuk diren gure erreferentziazko iturriak, eta bakoitza zer neurritan.
Euskaldunen interesak Interneten: Zeitgeist azterketa, Umap 2014
2015/01/30CodeSyntax-ek garatutako produktua da Umap, Twitter sareko euskarazko jarduna analizatzen duen tresna. Bertatik ateratzen dugun datuetako batzuk, euskaldunen sareko interesei buruzkoak dira. Adibidez: Zeintzuk dira interes handiena eta txio-truke biziena sorrarazi duten gaiak? Zeintzuk gure Trending Topic eta joerak? Horra, adibide gisa, 2014. urteko traol nagusienen analisia.
IKT mintegia Bilbon, laburpena
2014/12/22Joan zen astean, abenduaren 17an, IKT Mintegia izeneko jardunaldia izan zen Bilbon, Eusko Jaurlaritzako HPSek antolatuta Languneren laguntzarekin. Han jasotakoaren laburpen bat ekarri dugu hona. 20 hitzaldi eta aurkezpen izan ziren; ez ditugu denak zabal iruzkinduko, baina bego laburpen bat, behintzat.
Twitterrek bere goia jo ote duen
2014/12/01Erabiltzaile kopuruak goraka jarraitzen du, baina erabilera-datuak ez dira hain onak; Twitter merkatua galtzen ari dela iradokitzen dute zenbait datu eta azterketak. Gainbeheraren hasiera? Edo uneko txakalaldia?
Euskal literaturari buruzko galdera-erantzun jokoa, Tribualen
2014/10/13Duela hilabete batzuk jarri genuen martxan Codesyntaxen gure lehenengo aplikazioa: Tribual, galdera-erantzun jokoa. Azken asteotan berrikuntzak gehitu dizkiogu jokoari, eta horien artean "Euskal literatura" izeneko tribua sortu dugu. Susa argitaletxearen eta Armiarma proiektuaren laguntzari esker, euskal hizkuntza eta literatura zaleentzat 10.000 galdera prestatu ditugu. Gure eskerrik beroena Armiarma proiektuari Zubitegiko datuak erabiltzeko baimena eman digulako.
Euskararen erabilerak behera egin du Twitterren
2013/08/08Oraindik goiz samar da ondorio nabarmenik ateratzeko, baina Twitterreko euskarazko jarduna jarraitzen ari garenetik Umap-en, euskarazko mezuen proportzioak behera egin du etengabe hilero-hilero: %51 zen martxoan, %42 abuztu hasieran.
Twitterreko kontuen %75 hilda dago
2013/05/09Twitterrek emandako datuen arabera, dagoeneko 500 milioi kontu baino gehiago dauzka txoritxoaren sareak. Baina egia ote? Horietako zenbat daude benetan bizirik? Estatistika guztien arabera, erdia baino dexente gutxiago.
Umap berpiztu da, euskaldunon Twitterreko joerekin eta rankingarekin
2013/02/27Atzo bertan ireki genuen Umap.eu webgune berritua. Duela bi urte hasitako esperientzian oinarrituta, baina azpiegitura tekniko sendoagoarekin. Alderdi publikoan ere berrikuntzak ditu (joerak, rankinga, fitxak). Martxan da berriro, beraz, Umap: Twitterreko euskarazko jarduna automatikoki filtratzen duen erreminta.