CodeSyntax - Interneten adituak: Asier Sarasua
Berrikuntzak Appa hi! aplikazioan: beste 5 herritako hikako ariketak gehitu ditugu eta Lehiaketak antolatzeko sistema ere erantsi diogu hika praktikatzeko aplikazioari
2023/12/04Hika ikasi eta praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, Badihardugu Elkartearekin batera garatu genuena 2021. urtean. Oso modu errazean hika egiten ikasteko eta praktikatzeko aukera ematen du. Azken asteotan zenbait berrikuntza egin dizkiogu aplikazioari, besteak beste, lagunekin Lehiaketak antolatzeko funtzionalitatea gehitu diogu eta, gainera, beste bost herritako hikako taulak, bideoak eta ariketak ere erantsi dizkiogu. Appa hi!
Mendiak APP, Euskal Herriko mendien aplikazioa berritu dugu: arinagoa, osatuagoa, erabilgarriagoa, politagoa
2023/11/082016an argitaratu genuen Mendiak APPa. Harrezkero 50 eguneraketa baino gehiago izan ditu aplikazioak, baina 2023ko urrian bertsio erabat berri bat argitaratu dugu, orain arteko antolaketa beretsuarekin, baina teknikoki berritua, arinagoa eta erabilgarriagoa, eta diseinuz ere modernoagoa. Lan berezia egin dugu mapen sistema eta mapa bidezko nabigazioa eguneratzen eta hobetzen. Aldaketak aldaketa, jatorrizko helburuari tinko eusten diogu: euskal mendizaleentzat aplikazio arin eta erabilgarri bat eskaintzea, beren mendi-igoerak markatzeko, gordetzeko eta partekatzeko.
Gipuzkoako mendietako postontzien egitasmoa aurkeztu dugu Gipuzkoako Foru Jauregian
2023/08/02Joan zen astean aurkeztu genituen Gipuzkoako Foru Jauregian Mendiak aplikazioan egin ditugun zenbait berrikuntza, batez ere Gipuzkoako mendietako postontzien argazki eta informazioari dagozkionak. Urdaburu Mendizale Elkarteak 2021ean egindako lan bat oinarri hartuta, Gipuzkoako 310 mendi nagusietan dauden mendi-postontzien informazio hori txertatu dugu Mendiak.eus webgunean eta Mendiak APPean. Aurkezpenean izan ziren, CodeSyntaxeko ordezkari Josu Azpillagarekin batera, Goizane Álvarez Kiroletako diputatua eta Urdin Elortza Gipuzkoako Mendizale Federazioko bidezidorretako teknikaria.
Gipuzkoako mendietako postontzien argazkiak eta informazioa Mendiak Aplikazioan
2023/07/26Urdaburu Mendizale Elkarteko kideek Gipuzkoako 310 mendi nagusietako tontorrak igo zituzten 2021. urtean eta postontzi guztien argazkiak atera. Urdaburuko kideek batutako informazio guztia eta argazkiak Mendiak Aplikaziora igo ditugu (Mendiak.eus webgunera zein Mendiak APPera), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mendizale Federazioaren elkarlanean eta euren babesarekin.
Appa hi! aurkeztu dugu Durangoko Azokan, hitanoa ikasteko eta praktikatzeko aplikazioa
2022/12/12Iaz garatu genuen Appa hi! aplikazioa Badihardugu Euskara elkartearekin elkarlanean. Oñatiko udalarekin hasitako proiektu bati esker, proiektu interesgarria aurkeztu zigun Badihardugu elkarteak eta CodeSyntaxen saiatu ginen gure ikuspegi teknikoa ematen, ahalik eta aplikazio arin eta erabilgarriena izan dadin. Oraingo honetan Euskara Batuko ikasgaiak aurkeztu ditugu Durangoko Azoka aprobetxatuta, eta tresna prest daukagu datozen hilabeteetan beste herri batzuetako formak eta ariketak ere gehitu ahal izateko.
Eduki berria gehitu dugu Mendiak.eus eta Mendiak APP proiektuetara
2022/09/22APPean garapen teknikoak egiten ari garen bitartean, eduki berria ere gehitu dugu gure datu-basera: mendi berriak, informazio praktiko eguneratua eta 100 Track gehiago.
Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus eta Mendiak APPen, besteak beste, Mapa layer berriak gehitu ditugu APPean
2021/05/25Zenbait berrikuntza egin ditugu Mendiak proiektuan (bai Mendiak APPean zein Mendiak.eus webgunean). Horien artean nabarmentzekoa da mapa geruzetan egin dugun berrikuntza, sistema aldatuz eta 6 geruza berri gehituz.
Mendiak APP berritua eta Euskal Herriko mendilerroak Mendiak.eus webgunean
2020/06/22Amaitu zaizkigu larrialdi-egoera eta etxealdiak. Ireki dizkigute ateak eta mugak. Ez dugu, beraz, oztoporik Mendiak APPa instalatu, Euskal Herrian barrena bidaiatu eta gure mendi eta bailarak ezagutzeko. Azken hilabeteotan Mendiak APPean egindako berrkuntzen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.