Berrikuntzen pop-up leihoak eta Igoeren rankingak, berrikuntzak Mendiak Aplikazioan

2026/04/20

Badirudi atzo izan zela Mendiak aplikazioa martxan jarri genuela, baina dagoeneko hamarkada bat daramagu Euskal Herriko gailurretan gora eta behera zuon konpainian. Hamar urte hauetan, CodeSyntax-en helburua ez da aldatu: mendizaleei informazio osatuena, eguneratuena eta tresnarik erabilgarriena eskaintzea poltsikoan.

+

Mendiak aplikazioarekin lotutako materiala: kamisetak, kantinplorak eta txolotak

2026/04/09

Gure Mendiak APP aplikazioarekin lotuta produktuak atera ditugu berriz ere. Oraingoan, kamisetak, txolotak eta kantinplorak izan dira.

+

Mendiak - Baditugu irabazleak 2025eko erronketan

2026/02/17

Urte oparoa izan da 2025ekoa Mendiak Aplikazioari dagokionez. Inoiz baino mendizale gehiagok erabili dute aplikazioa eta inoiz baino mendi-igoera gehiago markatu dira bertan. Pozik gaude beraz. Eta mendizaleen parte-hartzea eskertzeko, iazko urtean martxan jarritako zenbait erronkatan sariak banatu ditugu, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Mila esker, Mendizale!

+

Tracken inguruko informazio zabalagoa eta argiagoa Mendiak Aplikazioan

2025/10/16

Mendiak APPean etengabe egiten ditugun eguneraketen artean, oraingo honetan Tracken inguruko hobekuntza pare bat egin ditugu, helburu garbiarekin: euskal mendizaleei gero eta informazio argi eta egokiagoa ematea.

+

Berrikuntzak Mendiak Aplikazioan

2025/09/04

2016an argitaratu genuen Mendiak plataforma (webgunea eta aplikazioa). Harrezkero, etengabe ari gara egokitzapenak, eguneraketak eta hobekuntzak argitaratzen Euskal Herriko mendi guztien inguruko informazioa biltzen dituen aplikazio horretan. Azken hilabeteotan ere izan ditugu zenbait, hona hemen laburpena.

+

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu MENDIAK Aplikaziora

2025/08/04

Orain arte Euskal Herriko mendiak bakarrik genituen kargatuta Mendiak APPean. Azken asteotan Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendi nagusien fitxak ere gehitu ditugu MENDIAKera. Hortaz, hemendik aurrera, euskal mendizaleok zuen igoerak markatzeko aukera izango duzue Mendiak-en.

+

"Eibarko euskararen hiztegi digitala" berritu dugu

2025/05/23

Duela ia 25 urte digitalizatu eta sareratu zen Eibarko euskarako berbak jasotzen dituen hiztegia. Denbora ez da alperri igaro eta sareko hiztegia goitik behera berritu dugu, egituraz zein itxuraz. Eibar inguruko euskararen ezaugarri linguistikoak ezagutzeko dagoen erremintarik erabilgarrienetakoa da Eibarko Udaleko Euskara Sailak kudeatzen duen tresna hau.

+

Gipuzkoak 1.000 urte bete ditu aurten eta erronka bereziak gehitu ditugu Mendiak APPean Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean

2025/03/17

1025. urteko agiri batean agertzen da lehenengoz Gipuzkoa izena. Mila urte igaro dira, beraz, lehenengo aipamen hartatik. Milurtekoaren data borobil hori aprobetxatuta, Mendiak Aplikazioan ere erronka berriak proposatu dizkiegu euskal mendizaleei, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin.

+