free web hit counter

Plone komunitatearen bihotzean: Beethoven eta Buschenshank sprinten laburpena

2026/09/22

Software librearen abantailetako bat zera da: ez garela tresna baten erabiltzaile hutsak. Ploneren atzean komunitate indartsu bat dago, eta komunitate horren indarrak erabakitzen du proiektua nora eraman. Aurreko urteetan ere hainbat lansaio eta sprintetan parte hartu izan dugu, eta bide horri jarraituz, aurten bi ekitaldi garrantzitsutan egoteko aukera izan dugu

+

CodeSyntax, Plone Fundazioaren babesle berria

2026/03/10

CodeSyntaxen hasieratik egin dugu software librearen eta komunitatean oinarritutako garapenaren aldeko apustua. Eta horregatik, oso harro gaude aste honetatik aurrera Plone Fundazioaren babesle ofizial bihurtu garela iragartzeaz.

+

Beethoven Sprint 2025

2025/06/20

2025 urteko Beethoven Sprinta maiatzaren 26tik 30era ospatu da Bonnen, Alemanian. Urtero bezala, Sprint hau Kitconcept enpresak eta Plone Komunitateak antolatzen dute urtero, eta guretzat ez da lehen aldia: 2017, 2018 eta 2022an ere izan ginen bertan. Zope eta Python mundutik sortutako sprintaren idea sinplea eta indartsua da: garatzaileak toki berean elkartu, aurrez aurre lan egin eta komunitate gisa erabaki estrategikoak hartu.

+

2024ko Plone Konferentzia

2024/12/16

Azaroaren 25etik abenduaren 1era Brasilgo hiriburu Brasilian izan gara 2024 urteko Plone Konferentzian parte hartzen. Hemen duzue han ikusitakoaren laburpen bat.

+

Euskalmeten eguraldia zure webgunean

2023/11/09

Hainbat eta hainbat proiektu eta webgunek eskatzen dute eguraldia webgunean jartzea. Gaur egun telefonoari begiratu besterik ez dugu egin behar eguraldiaren iragarpena ikusteko, baina datu horiek nondik datozen ez dakigu eta agian nahiago dugu gure telefonoan, webgunean edo gustukoen dugun komunikabidean gertuko iragarpen bat erabiltzea. Zerbitzu horietako askok ez baitizkigute guk nahi ditugun herrietako iragarpenak ematen. Beraz, zergatik ez erabili Euskalmetek egiten dituen iragarpenak? Posible da bai, eta hemen kontatuko dugu nola.

+

Python Web Conference 2020 online egindako konferentzian hartu dugu parte

2020/06/23

Ekainaren 17tik 19ra online antolatu dute Python Web Conference 2020 delakoa. Egun jasaten ari garen osasun-krisia dela-eta bidaiatzea mugatuta izanda online egitea izan da aukera eta modu txukunean atera dute aurrera antolatzaileek.

+

PloneConf 2019 Ferraran: han ikusitakoen kronika

2019/11/04

Urteroko Plone garatzaileen biltzarra Italiako Ferrara hirian ospatu da aurten, urriaren 21 eta 27aren artean eta hantxe izan gara, hona hemen han ikusitakoaren laburpena.

+

Ploneren 5.2 bertsioa argitaratu dute, Python 3n funtzionatzen duen lehengoa

2019/07/23

Beste hainbat berritasunen artean aurrera pauso garrantzitsua eman du Plonek asteburuan argitaratu den bertsio berrian: Python lengoaiaren 3. bertsioarekin funtzionatzen duen bertsioa da berri hau.

+