CodeSyntax, Plone Fundazioaren babesle berria
2026/03/03
CodeSyntaxen hasieratik egin dugu software librearen eta komunitatean oinarritutako garapenaren aldeko apustua. Eta horregatik, oso harro gaude aste honetatik aurrera Plone Fundazioaren babesle ofizial bihurtu garela iragartzeaz.
Lankidetza aktiboa
Napolesen, 2007 urtean izan zen gure lehenengo konferentzia eta geroztik modu aktiboan haritu gara komunitatean:
- Plone Conference 2023: Eibar, Euskal Herrian antolatu genuen eta mundu osoko 200 aditu baino gehiagok hartu zuten parte.
- Plone Board-ean presentzia: Mikel Larreategi lankidea Plone Fundazioaren zuzendaritza batzordeko kidea da, komunitatearen norabidea zehazten eta kudeaketa lanetan laguntzen du.
- Kide berriak Plone Fundazioan: 2025 urtean Lur Ibargutxi, Ion Lizarazu eta Unai Etxaburu lankideak Plone Fundazioaren kide izendatu zituzten, Ploneri egindako ekarpen teknikoa eta dedikazioa aitortuz.
- Plone Conference 2025, 2024, 2022 eta 2017an hitzaldiak eman ditugu.
- World Plone Dayn parte hartu izan dugu bulegoan ekitaldiak antolatuz eta azken urte hauetan bideoekin gure lanak azalduz
- Ploneren garapena egiteko Beethoven Sprint garapen sprintean hartu dugu parte hainbat aldiz.
- Ploneren itzulpenen taldea koordinatzen dugu.
Informazio gehiago hemen.