CodeSyntax - Interneten adituak: Luistxo Fernandez
Wikipedia argazki librez hornitzen hasi da Tagzania aplikazio/jokoa
2026/07/28Tagzania joko-aplikazioak 2025eko abendutik Wikimedia Commons-eko argazkiekin funtzionatzen du, Wikipediako irudi biltegikoekin. Baina aldi berean funtzionalitate bat izan du Tagzaniak erabiltzaileek beren tokiak argazkiekin proposatzeko, irudi horiei lizentzia librea esleituz. Orain, irudi horiek Commonsera igotzen hasi gara, Wikipediari mesedea itzuliz. Oraingoz 4.000 irudi geokokatu, eta gehitzen.
Goienaren 25. urteurrenean, Interneteko garapenak gogoan
2025/12/03Goiena Komunikazio Taldeak 25. urteurrena ospatu zuen herenegun, Bergaran egindako ekitaldi batean, eta gustura joan ginen CodeSyntax-eko lankide talde bat haiekin jaia egitera. Gure enpresaren adina ere horixe da, eta hasieratik kolaboratu dugu Interneteko kontuetan. Zuen historian geuk parte hartutako zatiarekin harro, zorionak Goiena!
Jakizu, erosketa jasangarriagoa egiten laguntzen duen tresna
2025/09/18Jakizu aplikazioa garatu du CodeSyntax-ek, ACEDE elkartearekin eta Eroskirekin elkarlanean (eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Misioak ekimenaren laguntzarekin), erosketa jasangarriagoak egiten laguntzen diona erabiltzaileari.
Hitzetatik Ekintzetara: hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatzeko egitasmoa
2025/04/17Egunean Behineko 18.denboraldiko babeslea da Kutxa Fundazioa, eta bere Hitzetatik Ekintzetara egitasmoa, zenbait eragilerekin gauzatuko dena hurrengo egunetan zehar. "Klik agenda" deitzen dutena prestatu dute: eragileekin lankidetzan, ekintza bat da klik bat, aurten aukeratu den kausarekin inplikatzeko hgizartea (kausa hori da hizkuntza eta kultura aniztasuna) Maiatzetik ekainera, 19 jarduera/klik egingo dira lurralde osoan, eta horietako batean, Egunean Behin egiten duen enpresak, CodeSyntax-ek parte hartuko du: Hitzak Opari izenekoa, maiatzaren 21ean egingo da Aretxabaletako Huhezi kanpusean, goizez.
57.000 lagunekin osatu da Egunean Behinen 17. denboraldia
2025/04/1057.000 erabiltzaile izan ditu bere 17. denboraldiak Egunean Behin jokoak, aurrekoak baino pixkat gutxiago (2.5000 erabiltzaile gutxiago), baina beste bi aste laburragoa izan da oraingoa aurrekoa baino. Hamar asteko hamarreko bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen honetan (joko hau egiten duen enpresak ere izan du urteurrena denboraldi honetan, 25 urte bete ditu CodeSyntaxek). Maiatzean itzuliko da jokoa, Euskaraldiaren hilabetean (eduki dugun denboraldiaren babeslea).
Irabazle errepikaturik ez irailaren 30ean hasiko den Egunean Behin denboraldian
2024/09/20Irailaren 30ean abiatuko da denboraldi berria Egunean Behin jokoan. Gabonak bitartean, 12 asteko lehiaketa, 12 babeslerekin, galdera sorta berriak, eta gutxienez lehiaketa paralelo bat ere egongo da. tematikoa, ekainean Gidabaimenak Euskaraz ekimenarekin egin genuen bezalatsu. Babesleek sariak jarriko dituzte ohi bezala, eta denboraldikoak ere egongo dira, kasu honetan Bodegas Ribeirao etxeak jarritako Galiziako produktu sorta gozo batzuekin (irudian duzue adibide bat). Baina berritasuna dago sarien esleipenean: irabazle errepikaturik ez. Asteko irabazleak ez dira denboraldi barruan errepikatuko, eta denboraldi amaierakoetan 2022tik aurrerako saridunak ere salbuetsita egongo dira.
Adagio ekimenari esker, adimen artifizialarekin (AA) sortutako galderak integratu ditugu Egunean Behin-en
2024/06/13Egunean Behin jokoak, CodeSyntax-ek garatutako euskarazko aplikazio ezagun eta arrakastatsuak, bi ekimen integratu ditu denboraldi honetan adimen artifizialean oinarrituak. Batetik, Hitz Zentroak garatutako Latxa sistema euskalduna jokalari-profil baten bidez ari da "jokatzen" maiatzetik egunero. Eta gaur estreinatu dugu beste gauzatxo bat: galdera-erantzunak adimen artifizialarekin automatikoki eginak (berrikusiak gero, bai), adimen artifizial (AA) sortzaileko Adagio sistemaren bidez sortuak.
Gurot app-jokoak arrakastaz egin du bere finala San Mamesen
2024/04/29Gurot app-jokoaren denboraldiko finala gaur jokatu dute asteburu honetan Bilbon, San Mames estadioan. CodeSyntaxek 2024 honetan berritu duen aplikazio bat, Bizkaiko euskara zerbitzuen koordinazio erakundeak, Alkarbidek, kudeatzen duena. Hainbat herritako neska-mutilek jokatu dute hilabete batzuetan Gurot-en bitartez, eta taldekako finala egin zuten ostiralean.