Bloga: Luistxo Fernandez
Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna
2011/11/29Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Asteazkenez, azaroaren 30an, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, goiz eta arratsaldez, eta bertan parte hartu ere bai.
Hemengo identitatea mantendu eta munduarekin hitz egin, nola?
2011/11/28'Enpresa, sarea eta hizkuntzak' izenarekin hausnarketa sorta bat hasi dute Emun enpresakoek. Galdera bat planteatu zidaten, eta idatzi dut erantzun moduko bat. Euskal soziolinguistikan giltzarri izan den ideia bat baliatuz, intelektualaren konpromisoetaraino.
Ulma Packaging, nazioarteko garapen eleanitz bat
2011/10/27Oñatin egoitza nagusian duen Ulma talde kooperatiboko enpresetako bat da Ulma Packaging. Gure enpresak egin zion garapenari esker, bederatzi webgune dauzkate orain zazpi hizkuntzatan, eta laster irekiko dira beste hiru webgune (hizkuntza gehigarri batekin). Plone plataformarekin eta plangintza egoki batekin, aurrezpen handiak nazioarteko web hedapenean.
Marketin digitala eta nazioarteko presentzia euskal enpresa industrialarentzat
2011/10/21Biltzar interesgarri batean izan nintzen atzo Donostian. Indusmedia topaketa: Marketin digitala enpresa industrialarentzat. Euskal Herrian hedatua dagoen enpresa mota zehatz batentzat oso baliagarria izan zelakoan nago. Bertan bizitako batzuk laburbiltzen ditut jarraian.
Bilboko Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietatik bueltan
2011/10/11"Partaidetza era berriak bizitza publikoan" izan zen goiburua joan den astean Bilbon egindako Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietan. Han izan zen CodeSyntax, eta ideia eta adibide interesgarriekin itzuli ginen etxera. Baita hausnarketa parearekin: prozesu handietatik haratago, aplikazio praktiko txikietan urratsak eman daitezkeela; eta euskarazko "periferiaren" papera era honetako jardunaldietan.
Betor etorkizuna, eta betoz Interneteko ekintzaileak
2011/09/29Atzo izan zen Donostian Betor hitzaldi-sortaren lehen okasioa, Txomin Jauregik kontatu zuen Deskontu.com nola sortu eta bilakatu den. Antolatzaileak, CodeSyntax, Berria eta Enpresa Digitala, gustura geratu ginen Jauregiren ekarpenekin, eta baita ikusleen parte-hartzearekin, hitzaldia baino gehiago elkarrizketa suertatu baitzen topaketa. Betor hitzaldi sortak jarraipena izango duela espero dugu beraz.
Klikmetroak.com sare sozialak integratzen dituen aplikazio birala
2011/07/05Gipuzkoako ikastolen aurtengo jaia, Kilometroak 2011, Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. CodeSyntax-ek egin du webgune hori. Twitter eta Facebook sare sozialen gaitasun birala esplotatzen duen aplikazio bat da.
Eitb Txio, Tourra jarraitzeko tresna berria, Twitterren oinarritua
2011/07/01Eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio. Aberastutako Twitter jario bat da funtsean, aurretik CodeSyntax-ek sorturiko Umap softwarean oinarritua. Beta fasean ireki da, Tourraren jarraipena egiteko, hain zuzen, bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelania.