Bezeroen ikuspuntua entzun dugu World Plone Day topaketan

2012/04/25
Gure bezeroek hartu dute hitza gaur, World Plone Day ekitaldian, CodeSyntax-eko bulegoetan egin dugun bileran. Plonerekin egindako webguneen arduradun edo webmasterrek teknologia honen ezaugarriez hitz egin dute, munduko beste hainbat tokitan egin izan den bezala.
Mikel Larreategi, CodeSyntax-ekoa

Mikel Larreategi, CodeSyntax-ekoa

Plone CMSaren komunitateak ospatzen du World Plone Day. Garatzaileen eta erabiltzaileen topaketa bat izan da, eta gure Euskal Herriko aurtengo zitan, erabiltzaileek parte handiagoa izan dute. Hitza hartu duten bezeroak izan dira honako hauek:

 

Gorka Moral. OSHA

Gorka Moral, EU-OSHAkoa

Beren azalpenetan, eta izan diren galde-erantzunen txandetan, zenbait alderdi komun azpimarratu dituzte:

  1. Software librea aukera ekonomikoa, balekoa, eta zentzuzkoa dela. Eta OSHAren kasuan, Gorka Moralek esan duen bezala, zer gutxiago erakunde publikoak izanda software publikoa erabiltzea baino, eta ez hori bakarrik, baizik eta erabilitakoa eraldatiz gero hori ere berriz publikoaren esku uztea.
  2. Erabilgarritasunaren aldetik abantailak, baina bat bereziki: eleaniztasunerako oso ondo prestatua dagoela Plone.
  3. Eraldaketa edo eboluzio teknologikoak egiteko orduan, ASP edo PHP bezalako azpiegituretatik Python/Plone ingurunera batera aldatzea izan zen lana eskatu zuen gauza bat, kontuz ebaluatu beharreko urratsa. Baina inor ez da damutu.


CodeSyntax enpresatik Mikel Larreategik hartu du hitza eta nabarmedu ditu Ploneren eboluzioaren une batzuk, eta nola enpresatik komunitatearekin kontaktuan egonez egin izan dugun aurrera. Urtez urte 2007tik PloneConf bilkura mundialetan ibili gara (Bristol, Napoli, Washington DC, San Francisco...), eta hori inportantea izan da. (horra bere aurkezpena).

CodeSyntax, World Plone Day 2012


Larreategiri egin dizkioten galderen artean, ea mugikor eta tabletetarako nola dagoen Plone. Dagoeneko, bertsio berrienak bat datoz HTML5 kode garbiarekin, eta hori da gakoa gailu mugikorretan web esperientzia PCan bezain ona izan dadin. Baina ez hori bakarrik: diseinatzaile eta garatzaileen lanarekin, posible da gaur egunean responsive design kontzeptuaren araberako Plone guneak garatu, eta horixe da bidea, gure iritziz.

Eskerrik asko etorri zareten enpresa eta erakundeetako ordezkariei: Amorebieta-Etxanoko Udala, Eibarko Udala, Muskizko Udala, Oñatiko Udala, ELA sindikatua, Asmoz fundazioa, Bilbao Kirolak, Larzep, Arteman, OSHA, Mondragon Unibertsitatea, Ulma eta bere adar batzuk (Ulma Carretillas, Ulma Packaging), Langune klusterra, Elgoibarko Izarra euskara elkartea, K-Gigas Computers aholkularitzakoak Kantabriatik etorriak, eta profesional independente batzuk ere bai.

World Plone Day sozializatzen

Hemen itsatsi ditugun argazkiez gain, gehiago sarean, jendea identifikatuta gainera. Eskerrik asko Jose Luis Irigoien informatikari eta argazkilari bikainari, horien artean apainenak bereak direlako.

Hitzaldiak bideoan grabatu genituen eta CodeSyntax-en Youtubeko kanalean jarri ditugu. Hemen dauzkazue hizlarika sailkatuta:

Eneko Astigarragaren ongi-etorria eta sarrera:

Ulma Packaging-eko Joseba Alberdi:

Mondragon Unibertsitateko Susana Azpilikueta:

EU-OSHA erakundeko Gorka Moral:

CodeSyntaxeko Mikel Larreategi:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.