Azken hilabeteetan argitaratu ditugun proiektuak

2010/10/07
Ondoren erakusten dizkizuegun proiektu sorta hau uda aurretik zein irailean plazaratu ditugunak dira.
Zumalakarregi museoaren webgunea

Zumalakarregi museoaren webgunea

Mintzola fundazioa

Mintzola Fundazioaren webgunea garatu dugu Plone eduki kudeaketarako erreminta erabiliz. Fundazioa 2008an sortu zen euskararen ahozkotasunaren esparruan erreferentziazko ikerketa eta bilgune izateko.

Zumalakarregi museoa

Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Ormaiztegin kokatua. Plonen garatua dagoen webgunean museoari buruzko informazioa eta XIX. mendeko hainbat informazio erakusten dute.

Igartubeiti baserria

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digu eta XVI. mendeko tolare baserri batean kokatua dago. Webgunea Plone eduki kudeaketarako sisteman garatua dago.

Elgoibarko Izarra

Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen helburua herrian euskara eta euskal kultura indartzea da. Webgune berri honen garapena Plone erabiliz egin dugu.

Hobest

Hobest pertsonen eta taldeen kudeaketan lan egiten duen enpresa da. Webgunea eduki ugari lantzeko prestatua dago, albistegiak, bloga eta abar. Garapena Plone erabiliz egina dago.

Armagintzaren museoa

Eibarko Armagintza Museoak armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gorde eta zabaltzen du. Garapena Korpoweb erreminta erabiliz egin dugu.

Multimedia Komunikazioa

Multimendia Komunikazioa unibertsitate masterra graduatu edo lizentziatu berriei zuzendutako masterra da, EHUk eta EITBk antolatua. Garapena Korpoweb erreminta erabiliz egin dugu.

Icaza

Bilboko altzari eta diseinu enpresa da Icaza. Webgunea Korpoweb erabiliz garatu dugu.

EibarTV

Eibarko albisteak interneten lantzen dituen telebista da EibarTV. Webgunearen garapena Korpoweb erabiliz egin dugu, bideoen ostatatzea Blip.tv-n egiten da.

Clínica Recalde

Clinica Recaldek oftalmologia zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu. Webgunea Korpoweb erabiliz egin dugu.

Hierros Naparra

Altzairutegi eta galdategien hornitzaile moduan lan egiten du Hierros Naparrak, haiei lehengaiak salduaz.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.