Azkenaldian argitaratu ditugun hainbat lan

2014/02/04
Proiektu bat amaitu eta gutxira blogean zabaldu behar genuela aspaldi erabaki genuen gure etxe honetan. Borondate on hori, ordea, alboan laga dugu azken hilabeteetan, zenbait salbuespenekin. Ondoren doakizuen zerrenda honek zorrak kitatzea du helburu, eta asmo onari berriz heltzea.

Ulma Carretillas Elevadoras

Oñatiko enpresari webgune berria garatu diogu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Ez da lehen aldia Ulma taldearekin lana egiten dugu, Ulma Packaging eta Begira aldizkaria egin genituen lehenago, ezta azkena ere.

Trust Eibarres

Internet salmenta erreminta egokia da enpresa txikientzat euren eskaintza ezagutzera emateko, eta asmo hori dauka Trust enpresarentzat Plone erabiliz garatu dugun webguneak. Nazioartekotzea du helburu berezitzat proiektu honek.

UdalPlone eguneraketak Eibar, Arrasate eta Oñatiko udal webguneetan

Ondorengo hiru udalen webguneetan hainbat eguneraketa lan egin ditugu eta guzti-guztietan aplikatu dugu diseinu arduratsuaren teknika: Eibarko udala, Arrasateko udala eta Oñatiko udala. Hiru webgune hauek Plonerekin eginak daude, UdalPlone ekimenaren barnean.

Debako udalaren webgune berria

UdalPlone ekimenean partaide berri bat gehitu genuen iaz, Debako udala. Bi hartzaile nagusi ditu webgune honek: herritarrak eta turistak. Azken hauei zuzentzen zaien atalak diseinu berezitua dauka eta lau hizkuntzatan aurkitu daiteke.

Juanjo Mena

Juanjo Mena zuzendari gasteiztarra BBC Philharmonic Orchestra-ko zuzendari titularra da eta bere webgune berria Wordpress erreminta erabiliz garatu dugu. Webgunea albisteak, diskografia eta hurrengo kontzertuen inguruko informazioa emateko erabiltzen du. Webgune honetan ere diseinu arduratsua aplikatu dugu.

Aurreztu.com

Aurreztu.com webguneak eskaintza interesgarriak zabaltzen ditu, kasu honetan, eskualdeka antolatuak. Goiena taldearentzat garatu dugu proiektua eta lehen eskualdea beraiena da, Debagoienekoa. Tokiko hedabideek duten gertutasuna, negozio zein erosleekikoa, aprobetxatzea du helburu proiektuak. Garapena Plone software libreko eduki kudeatzailea erabiliz egin dugu.

Tokikom plataforma

Topagunearekin elkarlanean plataforma zentral bat sortu dugu hainbat tokiko hedabiderentzat baliagarria izango dena.  Proiektuan murgildu diren lehen hedabideak, eta webguneak, hauek izan dira: Ataria, Goiena, Guaixe eta Anboto. Garapena Django framework-a erabiliz egin dugu.

Iñaki Irazabalbeitia

Eurodiputatuaren webgunearen garapena egin genuen Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Proiektuaren harira Bruselara bidaia egin genuen abendu hasieran.

Gipuzkoako Hondakiken Kontsortzioa

Software libreko Plone eduki kudeatzailea erabiliz garatu dugu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren webgune berria.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.