Azkenaldian argitaratu ditugun proiektuak

2011/05/04
Hemen labur-labur azaltzen dizkizuegun hauek dira azken bizpahiru hilabeteetan argitaratu ditugun proiektuak.

MuGipuzkoa eta Gipuzkoako Garraioak

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarentzat bi proiektu garatu ditugu. Batetik MuGipuzkoa, garraio publikoa erabiliz mugikortasuna planifikatzeko ataria; eta bestetik, Gipuzkoako Garrioak, erakundearen webgune korporatiboa. Biak ala biak Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz garatu ditugu.

Ekogunea

Kutxaren Gizarte ekintzak bultzaturiko ekimena da Ekogunea. Donostiako Zabalegi etxaldean kokaturik dago eta bere helburua "gizartea kultura eta praktika jasangarrietara bideratzeko tresnak eskaintzea da". Webgunearen garapena Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egin dugu.

Oñatiko udala

Oñatiko udalaren webgune berriak hainbat zerbitzu eta tramite eskaintzen dizkie bertako herritarrei. Bestalde, alderdi berezitua dauka Oñatin turismoa sustatzeko, bisitariei informazio ugari eskainiz. Garapena Plone erabiliz egin dugu, UdalPlone ekimenaren barruan.

Kirmen Uribe

Kirmen Uriberen webgunean berari buruzko material ugari aurkitu daiteke, besteak beste, bibliografia, testuak edota idazle ondarrutarrari buruzko albisteak. Webgunearen garapena Wordpress erreminta erabiliz egin dugu.

Recalde klinika

Recalde klinika erreferentzia bilakatu da azken urteetan bistaren inguruko azterketa eta tratamendu guztietan. Webgune korporatiboa Wordpress erreminta erabiliz garatu dugu.

Beste zenbait proiektu

Blog honetan bertan aipatu genituen jada argitara emandako beste proiektu hauek:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.