2025/09/04
2016an argitaratu genuen Mendiak plataforma (webgunea eta aplikazioa). Harrezkero, etengabe ari gara egokitzapenak, eguneraketak eta hobekuntzak argitaratzen Euskal Herriko mendi guztien inguruko informazioa biltzen dituen aplikazio horretan. Azken hilabeteotan ere izan ditugu zenbait, hona hemen laburpena.

Azkenaldian egindako zenbait aldaketaren laburpena:

  • HERRIAK eta LURRALDEAK taulak sortu behar ditugu eta mendi guztiak automatikoki herri bati lotu. Horrek aukera eman digu, alde batetik, mendi bat 2 herritara lotzeko (halaxe baitira mendi askoren mugak, 2-3 herriren artean partekatutakoak) eta, bestetik, "Nire herriko mendiak" erronka ere aktibatu dugu. Mendizaleari erronka egiten zaio bere etxetik hurbilen dauden 50 mendiak igo ditzan. Animo!
  • ESTATISTIKETAN, urte bat klikatzean, urte horretan igo ditudan mendiak zerrendatzen dizkigu orain aplikazioak.
  • Software eguneraketa garrantzitsua ere egin dugu azken egunotan, Capacitor 6 bertsiotik Capacitor 7 bertsiora.
  • Mendien zerrendaren itxura eta egitura ere moldatu dugu eta orain Mendien Zerrenda erakusten dugun tokian, nire igoera kopurua eta bihotz klikagarria ere erakusten ditugu.
  • Horrekin guztiarekin, noski, beste garapen tekniko txiki batzuk eta diseinu egokitzapenak ere bideratu eta hedatu ditugu.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du IKT eta euskalgintza deialdietan.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek