2020/03/27
20 urte bete ditu gaur CodeSyntaxek eta Jitsin ospatu dugu lankide guztiok. Zorionak guri, eskerrik asko zuei eta osasuna guztiontzat!

2000. urtean elkartu ziren CodeSyntaxeko hiru sortzaileak lehenengoz. Ez garaje batean, baina bai podologo baten kontsultan, eta Getarian izan zuen bere lehenengo helbide ofizial behin-behinekoa, baina Eibarko Barrenengua kalean aurreneko bulego benetakoa, Sillicon Valleyra bisitaldia egin ostean, jakina! ;)

Sillicon Valley 2000

Hogei (20!) urte igaro dira harrezkero, gaur hain zuzen ere, 2000ko martxoaren 27an sortu zelako enpresa ofizialki notaritzan.

Ibilbide honetan, hasierako 3 lagunak 17 bihurtu gara, eta azken 17 urteak Gorosta Valleyko bulegoan eman ditugu, gure bezeroei ahalik eta irtenbide egokiena eskainiz euren Interneteko proiektuetan.

Hogei urte hauetan bidaide izan zaituztegun guztioi, eskerrik asko!

Urteurren hau ezin izan dugu besarkada artean ospatu, baina tira, tele-kafetxo bat hartzeko tartea hartu dugu, behinik behin.

Zorionak guri, eskerrik asko zuei eta osasuna guztiontzat!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek