Conversion Thursday Gasteizen

2010/02/19
Merkataritza elektronikoaren ingurukoa izan zen atzo Gasteizen ospatutako Conversion Thursday delakoa eta Interneten saltzen duten bi enpresen arduradunek beren esperientzia kontatu ziguten.

FitnessDigital

Izenak berak dioen moduan, fitness-eko makinak saltzen ditu Miñaoko enpresa honek. Hona hemen José Rodriguezek aipatutako puntu interesgarri batzuk:

  • 2007an hasi zuten ibilbidea, beste ecommerce batetik zetozen 3 pertsonek.
  • Gaur egun 12 lagunek egiten dute bertan lan, horietatik 5 lan komertzialera enfokatuak daude, bezeroaren arretara bereziki.
  • Ondorengo herrialdeetan saltzen dute: Espainia, Portugal, Frantzia, Belgika eta Holanda.
  • Legez, herrialde hauetako bakoitzean bulego bat irekitzera behartuta daude. Gainera, herrialde bakoitzean bertako telefono bat jartzen dute eta bertako pertsona batek izaten ditu bezeroekin hartu-emanak. Garrantzitsua da bezero frantsesek denda frantses batekin lanean dabiltzala sinistea.
  • Funtsezkoa da espezializazioa eta katalogo luze eta sakona izatea. Joseren iritziz hortxe dago etorkizuneko abagunea, espezializazioan.
  •  Beraien marketinaren %50-60a Adwords-en gastatzen dute.
  • Pertsona bat sartu dute sare-sozialetan jarduteko, baina errentagarritasuna lortzea oso zaila dela uste du. Lan asko egin behar da eta denbora pixka bat eman behar zaio emaitzak ikusteko.

K-tuin

Apple-en produktuetan espezializatua dago K-tuin enpresa. Denda fisikoak izatetik Internetez saltzera pasa da Alberto Guederen gidaritzapean. Hona hemen zenbait ideia interesgarri.

  • Interneten zein denda fisikoetan Apple-en produktuetan espezializatuak daude. Orain gutxi Apple zuzenean hasi zen saltzen Espainian eta denda fisiko propioak irekitzen hasi zen Madril eta Bartzelonan.
  • Beraien helburua bereiztea da, horretarako bezeroan oinarritzen dira.
  • Marketina egiteko bi ideia interesgarri aipatu dituzte:
    • Lehiakideei aurre hartu eta Apple-en marketina probestu: iPad aurkeztu zenean, aurreratu egin ziren: promozio bat jarri zuten beraien webgunean  Ipad-a atera eta minutu gutxira doako zozketa bat egingo zutela esanaz. Horretarako beraien albistegira harpidetu behar zen. 15.000 pertsonen eposta helbideak sortu zituzten era horretan.
    • Produktuen bideoak grabatu: saltzen duten produktu askoren bideoak grabatzen dituzte: unboxing-ak, alde guztietatik ateratzen irudiak, nola montatu behar diren ... kontua produktua erakustea da eta sarerako edukia sortzea. Apple berak ere ez du halakorik egiten.
  • Bezeroen datu-baseak ondo erabiltzearen garrantzia: email marketinerako darabilte bereziki.

Hona hemen Enpresa Digitalaren webgunean jardunaldiaren informazio gehiago.

Koro Gabiola
2010/02/19 09:47
"Pertsona bat sartu dute sare-sozialetan jarduteko, baina errentagarritasuna lortzea oso zaila dela uste du. Lan asko egin behar da eta denbora pixka bat eman behar zaio emaitzak ikusteko."

Bai, hori horrela esan zuten. Baina baita esan zuten marka, izena , eta bezeroaren konfiantza eta hurbiltasuna lortzeko bai erabilgarri dela....

Bukatzeko, garrantzi handia eman zioten garraio gaiari ere..

Oso resumen politta Mikel

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.