Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean
Ikasgaiaren helburuak
Ikasgaiak irailean hasi eta urtarrilera arte iraun du eta helburua izan da ikasleei erakustea nola IS/IT garrantzitsuak diren gaur egungo enpresetan eta nola erabili ditzaketen hauek enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eguneroko erronkak eta enpresetan teknologia berriak nola integratzen diren erakutsiz.
Zehazkiago, ikasleek informazio sistemen oinarriak ezagutzea, teknologiaren eta negozioaren arteko harremana ulertzea, eta tresna eta kontzeptu nagusiak (ERPak, CRMak, data analytics, etab.) identifikatu eta enpresen jardueran duten eginkizuna ulertzea. Eduki horiek ikuspegi kritiko batetik landuta, kasu praktiko eta adibide errealen bidez.
Esperientzia pertsonala
Aurreko ikasturtean hasi nintzen Deustuko unibertsitateko Deusto Business Schoolen Informazio Sistemak irakasgaia ingelesez ematen. Formazioz telekomunikazio ingeniaria eta unibertsitatean irakasteko esperientziarik gabea, nire hasiera nerbioz eta zalantzaz beteta egon zen. Hala ere, bai nik eta baita nire ikasleek kurtsoa ausaz gainditu genuen!
Lehen urteak gelako dinamika ulertzeko eta irakasteko modua hobetzeko balio izan zidan. Bigarren urtean konfiantza handiagoz itzuli naiz, talde txikiagoa eta oso motibatua izan da aurtengoa, eta esperientzia oso positiboa izan da. Azken finean, nire lan teknikoaren osagarri den esperientzia aberasgarria izan da, komunikazioan, ideiak egituratzen eta irakaskuntzaren bidez ikasten lagundu didana.