Eke.eus, hasiera orria berritu diogu

2014/11/19
Bezeroak portada bisualago bat nahi zuen. Testu gutxiago eta argazki handiagoak. Profesionalentzako albisteak nolabait destakatu nahi zituzten. Guzti honetaz aparte, lau hizkuntza genituen eta hizkuntza bakoitzean eduki desberdinak eguneratzen dituzte.

Eke, Euskal Kulturaren Erakundea, iparraldean euskara eta euskal kultura bultzatu eta gordetzeaz arduratzen den erakundea da. Bere webgunearen hasiera-orria zutabeka geneukan banatuta. Home berria lerroka antolatu dugu. Argazkiei tamaina eta presentzia handiagoa eman  zaie eta albiste eta elkarrizketa guztiak argazkiarekin erakutsi ditugu.

Argazki gehiago eta tamaina handiagokoak batetik eta testu gutxiago. Testu batzuk kendu egin ditugu eta beste batzuk sagua pasatzerakoan bakarrik agertzen dira. Harira!

Agendan ere ebentu bat argazkiarekin destakatzeko aukera gehitu da eta filtro batzuk gehitu dira portadatik bertatik gaien araberako ebentu bilaketa bat egin ahal izateko.

Eta bukatzeko, profesionalentzako diren eduki eta albisteak fondo gorri batekin bereiztu ditugu lerro berri eta gorri batean.

Emaitza? Eduki berbera baina askoz bisualagoa, ordenatuagoa eta erakargarriagoa. Pozik bezeroa eta pozik gu. Orain erabiltzaileen erantzunaren zain geratzen gara Google Analytics-i begira.

Eke.eus portada zaharra eta berria

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Maite Rementeria

Arte zuzendaria. Zelako neska maja, benetan.