2020/06/22
Amaitu zaizkigu larrialdi-egoera eta etxealdiak. Ireki dizkigute ateak eta mugak. Ez dugu, beraz, oztoporik Mendiak APPa instalatu, Euskal Herrian barrena bidaiatu eta gure mendi eta bailarak ezagutzeko. Azken hilabeteotan Mendiak APPean egindako berrkuntzen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.

2016ko udazkenean sortu genuen Mendiak webgunea eta APPa, Euskal Herriko mendien datu-basea. Euskal Herriko 2.000 mendi ingururen informazio osatua ematen du eta, gainera, mendizaleei tresna erabilterraz bat eskaintzen die informazioa aurkitzeko, mendi-igoerak markatzeko eta lagunen artean partekatzeko. Norbere estatistikak historikoak gorde eta kontsultatzeko aukera ere eskaintzen du aplikazioak.

Aplikazioa euskaraz dago eta Androiderako zein iPhonerako dago garatuta. 

Lortu Google Play dendan

Lortu Google Play dendan

Azken hilabete eta asteotan, besteak beste, mapak eguneratu eta hobetu ditugu, informazio praktiko gehiago erantsi diegu mendi-fitxei, 150 track berri gehitu ditugu APPera eta, oro har, Euskal Herriko mendien informazio pratikoa eguneratu eta handitu dugu APPean zein webgunean. Aurrez ere aipatu izan ditugu eguneraketa batzuk blog honetan.

Egin ditugun azken aldaketen artean, Euskal Herriko mendilerroen bista berriak ditugu, gure herrialdeko mendilerro nagusien fitxekin eta mendi-zerrendekin.

Mendilerroen informazioa Mendiak.eus webgunean

Itxialdian murgilduta igaro dugun udaberri berezi honetan egin dugun garapen handiena mendilerroena izan da. Oraingoz Euskal Herriko mendien webgunean, dago ikusgai, Euskal Herriko mendilerro nagusien informazioa bilduz, eta APPean ere laster izango duzue eskuragai.

Mendilerroen atal berri horretan, Euskal Herriko mendikate edo mendilerro nagusien mapa aurkituko duzue, eta Euskal Herriko mendilerro guztien zerrenda ere kontsultatu daiteke. 214 mendikate aurkituko dituzu zerrenda horretan, Abartan mendilerrotik hasi eta Zarikietako mendietaraino.

Esan bezala, berrehundik gora mendikate dira gure lurraldean identifikatu ditugunak, eta 2000 menditik gora gure datu-basean kontsultatu ahalko dituzunak. 

Mendilerro bakoitzaren fitxan, mendilerro horren inguruko informazioa, kokapena, mapa eta mendien zerrenda aurkituko ditugu. Hona hemen, esate baterako, Aralar edo Aizkorri mendikateen informazioa.

Euskal Herriko mendikateak

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek