Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan

2004/11/10
CodeSyntax-eko Luistxo Fernandezek Euskalduna Jauregian egingo den Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan parte hartuko du, Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza ponentziarekin. Azken egunetan, Luistxok ponentzian aurkeztu behar dituen ardatz nagusiak bere blogean idatzitako artikulu sorta batean azaldu ditu: Hartzaileak Interneten informazioa jarraitzeko dituen moduak: zori hutsetik, gogokoetara, eta XML feed-etara Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (1) Gaur egungo hedabideetako informazio zeharo bitartekatua Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (2) Hartzailea, informazioaren kontsumitzailea, zentzu eraikitzaile eta igorle Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (3) Hartzailea igorle: blog edo weblogak Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (4) Kazetari talentua blogetan: kazetari sena eta teknika Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (5) Josu Landak neuk baino hobeto eta osoago kontatzen du nire burutazioaren ildoa... Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (6) Euskal panorama, hedabide estandarrekin konparazioak, eta etorkizuna Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (7) Kongresurako aurkeztutako txostena, eta aurkezpenean erabilitako presentazioa, hemen dituzu: Txosten idatzia (PDF dokumentua, 990 Kb). PPS aurkezpena (540 kb)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.