2009/05/08
Noticias de Gipuzkoa eta Debegesak antolatzen dute Gipuzkoa Innova sariaren 2009. urteko irabazlea Tagzania Services izan da.

Atzo egin zen sari banaketa Elgoibarko Meka automozio institutuan eta ehun pertsona inguru bertaratu ziren. Noticias de Gipuzkoako gaurko edizioan Eneko Astigarraga eta Gari Araolazari egindako elkarrizketa bat irakur dezakegu, baita atzoko sari banaketaren kronika ere.

Tagzania Services CodeSyntax-ek sortutako spin-off bat da interneteko geolokalizazioan eta mapetan aditua. Urte haseran Gipuzkoako 2008ko enpresa izateko hautagaia izan zen.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek