free web hit counter
2013/04/10
Interneteko denda gehienek Google dute trafiko iturri nagusia. Dela bilaketa organikoa edota Adwords iragarkiak. Eta Google-ek joko-arauak etengabe aldatzen ditu, bilaketaren emaitza aldatuz, adibidez, eta ondorioz zure dendako bisita-kopurua murriztuz. Horra hor zure diru-sarreren jatorrian Google egotearen arriskua.

Interneteko dendentzat Google-ek beste erreminta interesgarri bat dauka, Google Shopping prezio konparatzailea, pasa den urtean atera genuen blog honetan. Kisale gure dendan etxeko lanak txukun egin eta trafiko-iturri interesgarria bilakatu genuen Google Shopping. Baina halakoan Google-ek zerbitzu hau moldatzea erabaki zuen ordainpekoa bilakatuz. Oraindik ere izan ditzakezu zenbait doako bisita, baina pixua galdu dute ordainpekoen aldean, begiratu bestela Kisalen Google Sopping-etik jasotzen genituen doako bisiten grafikoari:

Eta nola gauzatu du hau Google-ek? Ba bere bilaketa-emaitzen orria moldatuz. Google-en produktu baten bilaketa egiten dugunean, Endura Pacu betaurrekoak kasu, aurrena Adwords iragarkiak erakutsiko dizkigu bilaketa-kutxaren azpian, eta eskuman eduki-sorta berri bat aurkituko dugu, Google Shopping darabilgun denden iragarkiak. Horixe dira eta, iragarkiak, Merchant eta Adwords bidez kudeatuak.

Doako trafikoarekin amua jarri zigun Google-ek Shopping-ekin, eta orain ordaintzen hasi gara. Zure salmentak enpresa handi baten mende egotearen ondorioak

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web helbideak eta emailak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek