Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu MENDIAK Aplikaziora

Mendiak Aplikazioak Euskal Herriko mendien informazioa ematea du helburu nagusia. Halaxe izan da hasmentatik eta gure lurraldeko 3.000 mendi ingururen fitxak ditugu kargatuta aplikazioan.
Hala ere, mendizale askoren eskaera izan da Euskal Herritik kanpoko mendien fitxak ere gehitzea, horrela euren igoerak markatu, gorde eta partekatu ahal izateko. Azken asteotan zehar egin dugu lan hori eta Iberiar Penintsulako zein Pirinioetako (Frantzia, Andorra, Okzitania...) mendi nagusien katalogoa gehitu dugu gure datu-basera, 264 mendi-tontor guztira.
Mendiak aukeratzeko orduan, Euskal Mendizale Federazioak bere katalogoan dituen gailurrak aukeratu ditugu. Hau da, 100 mendien lehiaketarako puntuagarri direnak. Gehienak Pirinioetakoak dira (erdiak, gutxi gora-behera), baina Iberiar Penintsulako gainontzeko mendilerro nagusietakoak ere makinatxo bat dira, Portugal eta Galizian hasi eta Granada zein Almeriaraino.
Hortaz, hemendik aurrera, Euskal Herritik kanpo mendiren bat igotzean ere, hortxe gorde dezakegu gure igoera hori Mendiak APPean. Baita aurreko urteetan igota genituenak ere, gure mendi-igoera guztien historikoa gorde ahal izateko.
Mendien izenari dagokionez, Euskal Mendizale Federazioak hartutako irizpideari jarraiki diogu, tokian tokiko hizkuntza eta toponimiari lehentasuna emanez. Horrela, mendien izenak asturieraz, aragoieraz, katalanez edo okzitanieraz aurkituko ditugu lehenetsita gure fitxetan. Adibidez, Vinhamala (Vignemale) / Comachibosa. edo Pic deu Mieidia d' Aussau (Midi d' Ossau).
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Beethoven Sprint 2025
2025/06/20
Euskaraldia 2025
2025/05/15