Internet turismo sustapenerako

Ongi Etorri, Debabarreneko turismo bloga, maiatzean argitaratu zen eta Debabarena Turismo kudeatzen duen talde beraren esku dago. Blog honen asmoa herritar eta bisitariengandik gertuago egotea da, komunikazio sakonagoa mantentzea. Horren adibide dira antolatutako argazki lehiaketa edota bisitariek beraien iritzia emateko aukera. Ongi Etorri bloga Bitakora produktuarekin garatua dago Debegesarentzat.
Gaurkoan aipatuko dugun beste proiektua Zumaia, Deba eta Mutrikuko Flysch-aren ibilbidearentzako egindako webgunea da. Hiru herri hauetan hainbat ekimen sortu dira euskal kostaldearen zati berezi hau ezagutzeko, itsasontziz zein oinez ibilbide gidatuak, geologoen azalpenak, etab. Flyscharen webgunea Korpoweb produktuarekin garatua dago.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Beethoven Sprint 2025
2025/06/20
Euskaraldia 2025
2025/05/15