JarriON aplikazioa publikatu dugu

2018/04/25
Euskarazko bideoak nahieran ikusteko aukera ematen du JarriON aplikazioak. Android telefonoetarako egin dugu aplikazioa. Bideoak aplikazioan bertan ikusteaz gain telebistan ere ikus ditzakegu Chromecast aparailuari esker.
JarriON aplikazioa

JarriON aplikazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du JarriON aplikazioaren proiektua eta 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategiaren baitan garatu da. Gainera, aplikazio aitzindaria da hau, euskarazko edukien lehenbiziko Chromecast aplikazioa baita. Chromecast-a 39 euro inguruko gailu bat da, zure telebista apur bat adimentsuagoa bilakatu eta mugikorretik zenbait aplikazioren edukiak bidaltzeko aukera ematen duena, tartean JarriONeko bideoak. Sustatun kontatu genuen nola bidali JarriONeko bideoak telebistara Chromecast bidez.

JarriONek ez dauka eduki propiorik. Hainbat hedabiderekin lankidetzan dihardugu proiektuan:

JarriONek euskarazko hedabide eta sortzaile hauei ikusgarritasun gehiago eman nahi die. Eta hedabide "txikien" kasuan, telebistara jauzi egiteko balio die.

Google Playn jaitsi dezakezu JarriON aplikazioa eta orain arte harrera polita izaten ari da, mila deskarga baino gehiago eduki dituelako jada.

Bestalde, software libreko garapena da eta kodea GitHub-en dago eskuragarri.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.