Lotu papera eta sarea

2010/09/06
Sarritan ikus dezakegu enpresa eta erakundeek ez dituztela lotzen sarean, paperean edota telebistan egindako ekintzak. Suitzako turismo agentziak papera eta sarea era konbinatuan erabiltzen ditu, erakarri eta informazio gehiago emateko helburuarekin.

Duela gutxi, aldizkari batekin batera Suitzako turismo agentziaren publizitate-koadernotxo bat iritsi zen nire eskutara. Bertan, hainbat orritan, Suitzan mendi-ibilbideak egiteko hamaika aukera azaltzen zituzten.

Ibilbide bakoitza testu pixka bat eta argazki ederrez erakusten zuten bertan, amu bikaina jendea Suitzara joateko.

Informazio gehiago nahi duen jendea webgunera bideratzen dute, baina ez hasiera orrira, ohikoa den moduan, ibilbide zehatz horrekin lotuta dagoen orrira baizik.

Orri horretan ibilbidearen ezaugarria zehatzak agertzen dira: deskribapena, datu teknikoak, profila, mapak eta abar (ikusi adibidea hemen).

Ikasgaia

Erabili papera edo telebista amu gisa eta internet informazio gehiago eman eta behin-betiko salmenta egiteko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.