Parisko Zope/CPS/ERP5 sprint-ean
2004/08/31
CodeSyntax-ek abuztuaren 25, 26 eta 27an Parisen egin den Zope/CPS/ERP5 sprint -ean parte hartu du. CodeSyntax-eko Aitzol Naberan Parisen egon zen eta beste 20 pertsonekin batera garapen eta programazio jardunaldi hauetan parte hartu zuen. Honako argazki honetan ageri da Aitzol Naberan lan-saio batean (elastiko ilunarekin). Nuxeo eta Nexedi , Zope/CPS/ERP5 sprint-aren antolatzaileekin batera, Capgemini, Unilog, CodeSyntax, University of Chalmers, CEA (French Atomic Energy Commission) eta Frantziako Barne Ministeritzako informatikariak bildu ziren.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Beethoven Sprint 2025
2025/06/20
Euskaraldia 2025
2025/05/15