2012/10/31
Ploneren Segurtasun Taldeak, segurtasun-eguneraketa baten berri eman du. Segurtasun partxea, datorren asteartean argitaratuko da eta partxea era egokian instalatzea gomendatzen da.

Oso gutxitan azaltzen dira segurtasun arazoak Plonen, izan ere zerbaitegatik da CMS handi guztien artean segurtasun historia onena duena. Horregatik segurtasun arazoa konpontzeko deialdia egin dute Segurtasun Taldetik eta datorren azaroaren 6an hemengo 16:00ak direnean argitaratuko den partxea instalatzeko gomendioa luzatu dute.

Segurtasun arazoaren seriotasuna dela-eta banatzen da partxea era honetan. Partxea banatzen den unean bertan segurtasun-zuloaren berri ematen da horrela erasotzaile posibleei berau aprobetxatzea ahalbidetuz. Astebeteko aurrerapenarekin oharra emanez ez dago zuloa aurrez ezagutzeko modurik eta horrela sistema-administratzaile guztiak eguneraketa egiteko prestaketak egin ditzakete.

Gure bezeroa bazara lasai, eguneraketa hau zure Plone webgunean instalatuko dugu, eta zalantzarik baduzu idatzi lasai zuzeneko kontaktuari. Bezeroa ez bazara eta partxea instalatzeko laguntza jaso nahi baduzu ere bidaliguzu mezu bat.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek