2003/11/26
2003ko azaroan jaio da Postaria.com zerbitzua. Postaria posta-zerrendak eta buletin elektronikoak ostatatu eta kudeatzeko zerbitzua da, profesionala, euskalduna eta software librea erabiliz sortutakoa.

Posta-zerrendak eta buletin elektronikoak kudeatzeko zerbitzu profesionala da Postaria, eta CodeSyntax-ek jarri du martxan. Interneten, webgintzaz gain, e-postan oinarritutako komunikazioa ere funtsezkoa da, eta horretarako zerrenda kudeaketa langintza garrantzitsua da. Erdaraz dabiltzan eta publizitatez josita dauden Yahoo Groups bezalako tresnek badute orain alternatiba sendoa.

Hementxe duzue Postaria.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek