2017/08/30
Python programazio hizkuntzaren inguruko Espainiako komunitatearen bilkura izan ohi da PyConES eta aurten Caceresen izango da irailaren 22 eta 24 bitartean. Aurreko urteetan egin dugun moduan aurten ere PyConES konferentzia babestuko dugu. Gainera, PyConESen baitan egingo den Django Girls Caceres topaketa babestuko dugu.

PyConES 2017

Irailaren 22tik 24ra egingo da Caceresen PyConES 2017, Python programazio hizkuntza darabiltenen topaketa. 2014, 2015 eta 2016an egin moduan, topaketaren babesleak izango gara aurten baita ere. Hitzaldi programa zabala antolatu dute hiru egunetarako eta sarrerak agortu dira jada.

Django Girls

Bestalde, PyConESen baitan beste topaketa bat egingo da, Django Girls, eta hau ere babestuko dugu. Django Girls emakumeei zuzendutako programazio tailer bat izango da, irailaren 22an, eta egun osoa emango dute webgune bat nola programatu behar den irakasten bertara gerturatzen direnei.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek