2019/10/15
Urriaren 4,5 eta 6aren artean PyconEs jardunaldia izan da Alacanten. Dagoeneko urte batzuk badira CodeSyntax-ek jardunaldi hau babesten duela, eta aurten ere horrela izan da. Ekitaldi hauek diruz babestea ezin bestekoa iruditzen zaigu, izan ere enpresa bezala erabiltzen dugun Python lengoaiaren komunitateari, jasotzen dugunaren zatitxo bat diruz bueltatzeko aukera aparta bait da.

Zaragozara lehenengoz 2014an joan ginenetik bost urte pasa dira dagoeneko urtez urte PyconEs babestu eta bertara gerturatzen. Aurten ere pozik egin dugu gauza bera, diruz babestu ekintza eta CodeSyntax-etik jendea bertara bidali. Tira aurten, beste ebentu batzuekin bat egin duela eta ni bakarrik joan naiz, baina, uste dut, garrantzitsua dela horrelakoetan egotea, birtualki bakarrik ezagutzen duzun jendea ezagutu, lanerako erabili dezakegun tresna edo teknologietaz ikasi eta gauza berrietaz entzuteko aukera ematen bait dute horrelakoek.

Aurten Alacanten izan da bilera, bertako unibertsitatean. 800 bat pertsona elkartu gara hiru egunean zehar, Python gidalerro hartuta hainbat gauzetaz aritzeko.

Ostiralean tailerren txanda izan zen. Nahaste apur bat egon zen izen emateekin eta azkenean jende dexente geratu ginen kanpoan, baina berehala antolatu  zen parte hartzaileen artean ekintza paraleloak. Antolakuntzak ekintza hauek burutzeko tokia aurkitu zuen eta Telegram taldearen bidez koordinatu ahal izan zen. Eskertzekoa da jendearen inplikazioa horrelakoetan aurrera egiteko.

Sarrerako Keynotetik hasita, komunitatea zaindu eta software libreko proiektu bat egoki nola gidatu aritu zen Safia Abdalla (@captainsafia twitterren). Microsoften lanean ari da Safia eta  @nteractio proiektua mantentzen du. Bideoan ikusteko aukera baldin badaukazue, merezi du tartetxo bat ematea.

Keynotea bukatuta hitzaldien txanda zabaldu zen, 5 track paralelo genituen eta batzuetan kostatzen zen nora joan aukeratzea. Beti sentsazio berdina izaten da horrelakoetan, ea hitzaldi egokian sartu ote garen, baina tira, hitzaldi guztiak bideoan grabatzen dira, hortaz pendiente geratutakoren bat ikusteko aukera hor dago.

Aspaldian daukadan sentsazioa berretsi nuen hitzaldien zerrenda ikusita, data science eta machine learning inguruetan Python interesa sortzen ari dela. Bedi sarrera kurba txikia duelako edo tresna egokiak eskura daudelako, baina hitzaldi asko gai horren ingurukoak ziren. Ez da bereziki gustatzen zaidan mundua hortaz, sistema inguruneak, test arkitekturak eta horrelakoetaz hitz egiten zirenetan zentratu nintzen.

Sistemetan mikrozerbitzu arkitekturak, prozesuen elkarkomunikazioak, nola monitorizatu sistemaren egonkortasuna eta osasuna, azaltzen zituzten hitzaldietan izan nintzen PySOA azaltzen Jorge Barata, edo berain Tamarco frameworka azaltzen izan zen Jorge Melero Fernández, kasu.

Raspberry pi-aren inguruan ere pare bat hitzaldi ikusteko aukera izan nuen. Raspberry Pi-a ren GPIO sarrera / irteera portuak Python bidez kudeatzeko GPIOZero liburutegia nola erabili eta beronekin berogailua kontrolatzeko temostato adimentsu bat nola montatu erakutsi zuen Hector Pablos López-ek, eta bestalde ingurune industrial batean nola txertatu Raspberry azaldu zuen Jose A. Rocamondek oso aurkezpen dibertigarri batean.

Aipamen berezi bat Victor Terron-en hitzaldiari. Hizlari bikaina da Victor, eta gai sakonak erraztasunez azaltzeko doaia dauka. Aitortu behar dut, egitaraua jasotzena egiten dudan lehen gauza Victorren hitzaldiren bat ba ote den begiratzea dela, eta balego tokia erreserbatzen diot. Aurten hash taulak nola funtzionatzen duten azaldu du, eta hash taula hauen inplementazio konkretu bana Python-en nolakoak diren erakutsi digu. Bi datu mota hauek set eta hiztegiak dira, noizbait Pythonen zerbait egin izan baldin baduzu, kasik seguru erabili dituzula.

Aurtengoan hitzaldi proposamen bat bidali dut, baina tamalez kanpoan geratu naiz. Ez nau harritzen zegoen nibela ikusita! Tira datorren urtean Granadarako berriro saiatuko naiz.

Azkenik zoriondu eta txalotu nahi nuke antolakuntza. Lan ikaragarria da 800 lagun asteburu batean elkartu eta dena denen gustura joatea. Esango nuke lortu dutela, eta beti erantzun dutela aurpegi onez, hortaz, hemendik nire eskertza.

Granadan ikusiko gara!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek