PySS jardunaldian izango gara Donostian

2014/09/11
Python lengoaia da gure lanaren oinarria. Egiten dugun ia gehiena Python kodearekin borroka egitea da, eta gainera satisfakzio gehien ematen diguna ere bai. Horretarako bilduko gara Donostian iraileko azken asteburuan, Pythonez hitz egiteko.
PySS'14-ren logoa

PySS'14-ren logoa

Abuztuan lanera itzultzeaz bat ikusi genuen albistea:

Ordura arte ez genuen ezer inon ikusi, baina ikusteaz bat hartu genuen bertan parte hartzeko erabakia.

Donostian, etxe ondoan, eta Pythoni buruz, gure eguneroko janari buruz hitz egiteko aukera aparta. Antolatzaileekin kontaktuan jarri eta hitzaldi proposamena bidali genien. Argi izan genuen hasieratik zertaz hitz egin: Buildout!

Bai, Buildout-i buruz hitz egingo dugu. Orain dela urte batzuetatik hona, gure Python proiektu guztiak (direla Plone, direla Django), buildout erabiliz instalatzen ditugu. Tresna ezinobea dela deritzogu ingurune errepikagarri eta egonkorrak lortzeko. Garapen makinetan, bezeroaren zerbitzarian edo produkzio makinan ingurune egokiak eta berdinak lortzeko modu bikaina. Gainera tresna oso ahaltsua da, edozein motatako instalazioak egiteko aukerak ematen dituena.

Beno, ez naiz gehiago luzatuko, bestela ez zarete-eta hitzaldira etorriko. Kontsultatu hitzaldi sorta eta apuntatu PySSra eta etorri hitzaldira!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Larreategi

Plone garatzailea. Nazioarteko Xake Epailea #truestory